Edukira zuzenean joan

Richard Artschwager

Galdera-ikurra – Hiru puntu (Question Mark – Three Periods), 1994

Info gehiago

Biharko egunaren bila (Search for Tomorrow), 2004 

Info gehiago

Iruzkinak

Emakumea zutik (Dirne) [Standing Woman (Dirne)], 1999

Izenburua:
Emakumea zutik (Dirne) [Standing Woman (Dirne)], 1999
Erakusketa:
Richard Artschwager
Gaiak:
Giza gorputza | Sorkuntza artistikoa | Forma | Materiala | Celotex | Zurda kautxuztua | Mugimendua | Puntuazio-markak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Artschwager, Richard

Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, ordura artean sorturik zuen guztiaren aldean bestelakoa zen sail bati ekin zion Artschwager-ek. Mugimenduan zeuden soslaiak ziren, zurda kautxuztatuz eginak: eskalatzen ari zen ume bat irudikatzen zuten, edo murgiltzen ari zen bat; emakume bat belauniko, beste bat bozkariotan; gizonak makurtuta, lasterka, erortzen. Aurpegirik gabeko figura horiek testuinguru zabalago batetik ebakita, erauzita edo beharbada askatuta daudela dirudi, eta denboran eskegita.

Artschwagerren lanaren zati handi batekin gertatzen den bezala, zurda kautxuztatuz eta margotuz egindako obra horiek aldi berean eskulturatzat eta margolantzat har daitezke, baina, haren eskultura gehienen kasuan gertatzen ez den bezala, zaila da haien forma interpretatzea. Celotex gaineko haren lehen margolanetan bezala, iturri grafikoak aldizkari eta egunkarietako irudiak dira, eta, aipatutako margolan horietan bezala, figurak lausoak dira eta desenfokatuta daude; anbiguoak dira, asaldagarriak. Hala ere, lehen aldiz Artschwagerren obran, giza figura da gaia.

Baina nori begira gaude? Obra honen izenburuak emakume bat dela esaten digu, eta zutik dagoela, baina haren jarrerak ezin azalduzkoa dirudi. Zer dauka buru gainean, beso bat ala ilea? Bista desenfokatzeak laguntzen al digu haren jarrera ulertzen? Bestalde, ez al du emakume honek Artschwagerren galdera-ikur erraldoia ekartzen gogora?

Artschwager hirurogeiko hamarkadan hasi zen zurda kautxuztatua erabiltzen, lehenik blpetan eta kutxa sail batean. Ospea aulki viktoriarrak formikaz irudikatzeari esker lortu zuen artista batentzat, material hori hautaketa burutsua zen. Eserleku horien kuxinak zurdaz beteta egon ohi dira tradizionalki, hain zuzen ere Artschwagerrek bere aulkien azalera lisatuen bidez ezeztatzen duen biguntasuna emanez. Artelan honetan, artistak material hau berreskuratzen du, lehenengoz erabili zuenetik ia berrogei urte igaro ondoren; oraingoan, baina, ametsen mundutik atereak diruditen figura batzuk sortzeko erabiltzen du.

BESTE ATALAK

Sarrera

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Heldulekua I (Handle), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Erretratua I (Portrait I), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aulkia (Chair), 1963

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Titulurik gabea (Hustua II) [Untitled (DugoutII)], 1967

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

1968ko Blpak

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Triptikoa V (Triptych V), 1972

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Atea/Atea II (Door/Door II), 1984-85

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mahai-zipriztina (Splatter Table), 1992

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Galdera-ikurra – Hiru puntu (Question Mark – Three Periods), 1994

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Emakumea zutik (Dirne) [Standing Woman (Dirne)], 1999

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biharko egunaren bila (Search for Tomorrow), 2004 

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Piano handia (Piano grande), 2012

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago