Edukira zuzenean joan

Richard Artschwager

Sarrera

Info gehiago

Erretratua I (Portrait I), 1962

Info gehiago

Iruzkinak

Heldulekua I (Handle), 1962

Izenburua:
Heldulekua I (Handle), 1962
Erakusketa:
Richard Artschwager
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Erabilgarritasuna | Materiala | Altzariak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea | Arte Kontzeptuala
Artelan motak:
Artisautza | Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Artschwager, Richard

Bere ibilbidearen lehen etapetan, artista moduan ernaltzen ari zenean, Richard Artschwager-ek altzariak egitea zuen bizibide. Erakutsi zuen lehen artelanetako bat hauxe izan zen, Heldulekua I, 1962koa. Pieza honek arotz izatetik, hau da, objektu erabilgarrien fabrikatzaile izatetik artista-lana egitera iragan zen unea markatzen du; bigarren etapa horretan eskulangile moduan zeuzkan ezagutzak baliatu zituen erabilgarritasunik batere gabeko objektu kontzeptualak sortzeko.

Heldulekua I deritzon lan hau hortik aurrera egin zuen ia guztiarentzako “gida” bat izan zela esan zuen Artschwagerrek berak. Lan honetan agerian daude bere ibilbide osoan zehar artista bultzatu zuten interesetako asko. Lehenik eta behin, ez da erabilgarria: ez du balio ezeri eutsi edo tira egiteko. Etxe-barneetan erabili ohi den material batez egina dago, kasu honetan eskaileretarako haritz-zurezko baranda prefabrikatuz; baina ez du balio ez igotzeko eta ez jaisteko. Horrez gain, baranda marko forman muntatuta dago, baina barruan ez dago inongo margolanik. Markoek atentziorik ez zutela eman behar uste zen garai batekoa da markoa. Bestalde, paretan kokatuta dagoenez, margolan bat edo eskultura bat dakar gogora.

Artschwagerrek berak, hain zuzen ere, “ikuslea hura hartzera bultzatzen” duen “margolan bat” zela esanez definitu zuen obra hau. Horrez gain, obra modu egokian balioesteko jarraibideak eman zituen artistak, ingelesezko grasp hitzaren esanahi bikoitza baliatuz: “Obraren ezkerreko eta eskuineko aldeek —idatzi zuen— pieza atzematea ahalbidetzen dute [grasp, fisikoki oratzearen zentzuan, baina baita adimenaren bidez atzematearen edo ulertzearen zentzuan ere]”. Horrela, obra ikusteko distantzia eta kokapen egokia adierazi zuen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Heldulekua I (Handle), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Erretratua I (Portrait I), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aulkia (Chair), 1963

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Titulurik gabea (Hustua II) [Untitled (DugoutII)], 1967

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

1968ko Blpak

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Triptikoa V (Triptych V), 1972

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Atea/Atea II (Door/Door II), 1984-85

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mahai-zipriztina (Splatter Table), 1992

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Galdera-ikurra – Hiru puntu (Question Mark – Three Periods), 1994

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Emakumea zutik (Dirne) [Standing Woman (Dirne)], 1999

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biharko egunaren bila (Search for Tomorrow), 2004 

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Piano handia (Piano grande), 2012

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago