Edukira zuzenean joan

Richard Artschwager

Heldulekua I (Handle), 1962

Info gehiago

Aulkia (Chair), 1963

Info gehiago

Iruzkinak

Erretratua I (Portrait I), 1962

Izenburua:
Erretratua I (Portrait I), 1962
Erakusketa:
Richard Artschwager
Gaiak:
Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Celotex | Testura | Altzariak | Erretratua eta autorretratua
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Garaikidea
Teknikak:
Ensanblajea | Grisaila
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Artschwager, Richard

Erretratua I artelanean, Artschwager-ek pintura eta eskultura konbinatzen ditu, zentzurik literalenean. Bietako zer da? Obrak mihiztaketaren praktika ekar lezake gogora, historikoki surrealistek hasitakoa. Aurkitutako objektu bat du oinarri —bere aroztegian aurkitua akaso—, logelako komoda bat, hain zuzen. Haren gainean erretratu inklinatu bat bermatzen da, ispilu baten edo familiako argazki baten lekua har lezakeena.

Nor irudikatzen du erretratu fantasmagoriko honek? Artista bera? Egia da Artschwagerren begitartearen ezaugarri batzuk igartzen zaizkiola, baina, artistak berak esandakoaren arabera, 1981ean egin zuen lehen autorretratua, eta obra hau 1962koa da. Irudikatzen duena gorabehera, litekeena da argazki batean oinarrituta egotea. Itxura aztoragarria du Celotex gainean margotuta dagoelako, isolamendurako erabiltzen den zuntzezko panel baten gainean, alegia. Material hori mihise moduan erabili zuen Artschwagerrek bere ibilbide osoan zehar. Ikus daitekeenez, azalera irregularra du, eta dauzkan pitzaduretan pintura metatzen da; horrela, urruntzen garenean baino batzen ez diren zati abstraktuetan banatzen da irudia. Erretratatutako pertsonaren aurpegian emozio desatsegin edo deserosoak hautematen baldin badira, litekeena da oinarri irregularrak sortutako efektuen ondorioz izatea.

Komodari dagokionez, gurpil batzuk dauzka, beharbada hasieratik bereak zituenak, edo artistak geroago gehituak akaso. Grisaila-pinturaz edo kolore grisez margotuta dago zura, zuri-beltzeko argazki batek izango lukeen kolore-sorta berean. Zuraren pikorra esajeratuta dago, eta horrenbestez, eratzen diren marrazkiek abstrakzio piktorikoak iradokitzen dituzte. Komoda estaltzen duen pintura azpiko zuraren testuren arabera zehaztuta dago, goiko parteko koadroan gertatzen den bezala. Horrela, artelan enigmatiko honetan hala zura nola argazkia abstrakzio bihurtu dira.

BESTE ATALAK

Sarrera

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Heldulekua I (Handle), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Erretratua I (Portrait I), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aulkia (Chair), 1963

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Titulurik gabea (Hustua II) [Untitled (DugoutII)], 1967

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

1968ko Blpak

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Triptikoa V (Triptych V), 1972

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Atea/Atea II (Door/Door II), 1984-85

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mahai-zipriztina (Splatter Table), 1992

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Galdera-ikurra – Hiru puntu (Question Mark – Three Periods), 1994

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Emakumea zutik (Dirne) [Standing Woman (Dirne)], 1999

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biharko egunaren bila (Search for Tomorrow), 2004 

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Piano handia (Piano grande), 2012

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago