Edukira zuzenean joan

Richard Artschwager

Erretratua I (Portrait I), 1962

Info gehiago

Titulurik gabea (Hustua II) [Untitled (DugoutII)], 1967

Info gehiago

Iruzkinak

Aulkia (Chair), 1963

Izenburua:
Aulkia (Chair), 1963
Erakusketa:
Richard Artschwager
Gaiak:
Artea eta gizartea | Sorkuntza artistikoa | Erabilgarritasuna | Materiala | Formika | Altzari-diseinua | Altzariak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Artschwager, Richard

Lehen urteetan, bezero asko izan zuen diseinatzaile eta etxeko altzarien egile moduan; salmentak garai hartan oso ezaguna zen eta altzariak prezio onean saltzen zituen Workbench izeneko katearen bidez egiten zituen. Hirurogeiko hamarkadan Artschwager-en aulki bat eduki zitekeen egongelan, diru asko gastatu beharrik gabe.

Aulki honek, aldiz, ez du izena ematen dion objektuaren funtziorik oinarrizkoena betetzen. Ezin da hartan erosotasunez eseri. Haren angelu zuzenek eta azalera gogorrek hura egiteko erabilitako ereduaren justu kontrakoa bihurtzen dute, artistak etxean zeukan belus gorrizko tapizeriadun aulki viktoriar bigun batean oinarrituta baitago. Belusa irudikatzeko, formika gorria dago, sukalde-gainetan erabiltzen den laminatu bat. Tapizeriak epeletik eta leunetik duen guztia hotzetik eta gogorretik du formikak. Aulkiaren egitura eta hankak zuraren pikorra irudikatzen duten formikazko zerrendekin definituta daude, benetako zuraren epeltasunarekiko kontrastea areagotuz. Aulkiaren azpiko espazioa ere bete egiten du Artschwagerrek, formika beltzez estalita.

XX. mendearen erdialdean, formika oso presente zegoen Estatu Batuetako behe-mailako klase ertainen interiorismoan, eta klase altuek arbuiatutako materiala zen hirurogeiko hamarkadan. Litekeena da, formika erakusketa-eremura eramanez, Artschwagerrek burla egitea establishment delakoari, hau da, ezarritako botereari, eta aldi berean libre uztea materialik arruntenekiko zuen interesa. Honakoa idatzi zuen: “Formikara […] gure garaiko izugarrikeria den horretara, ustekabean iritsi nintzen, zur ezin ederrago horiek guztiak begiratzeaz aspertuta nengoelako”.

“Zentzurik zabalenean, jendeak egiten duen zerbait laudatzen duten objektuak dira altzariak”; horixe adierazi zuen Artschwagerrek. Egunerokotasunari lotutako objektuak aldi berean monumental eta erabilezin bihurtzen dituen altzari-eskulturen sail oparo bateko lehen lana izan zen Aulkia.

BESTE ATALAK

Sarrera

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Heldulekua I (Handle), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Erretratua I (Portrait I), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aulkia (Chair), 1963

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Titulurik gabea (Hustua II) [Untitled (DugoutII)], 1967

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

1968ko Blpak

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Triptikoa V (Triptych V), 1972

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Atea/Atea II (Door/Door II), 1984-85

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mahai-zipriztina (Splatter Table), 1992

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Galdera-ikurra – Hiru puntu (Question Mark – Three Periods), 1994

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Emakumea zutik (Dirne) [Standing Woman (Dirne)], 1999

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biharko egunaren bila (Search for Tomorrow), 2004 

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Piano handia (Piano grande), 2012

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago