Edukira zuzenean joan

Richard Artschwager

Aulkia (Chair), 1963

Info gehiago

1968ko Blpak

Info gehiago

Iruzkinak

Titulurik gabea (Hustua II) [Untitled (DugoutII)], 1967

Izenburua:
Titulurik gabea (Hustua II) [Untitled (DugoutII)], 1967
Erakusketa:
Richard Artschwager
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Formika | Ironia
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Garaikidea | Minimalismoa
Artelan motak:
Artisautza | Eskultura
Aipatutako artistak:
Artschwager, Richard

Altzariak irudikatzen zituzten eskulturak ez ezik, Artschwager-ek ezer konkreturik irudikatzen ez zuten obra abstraktuak ere egiten zituen, kasu batzuetan zoru gainean bermatzen zirenak eta beste batzuetan friso moduan paretatik zintzilikatzen zirenak. Eskultura horiek ere zurezkoak izaten ziren, eta artistak formikaz estaltzen zituen, marmol itxurako zain prefabrikatuekin. Obra horietako askok ez dute titulurik. Paretako erliebe bolumen handikoetan, zehazki, espazio positiboa eta negatiboa markatzen duten pitzadurak agertzen dira. Pieza honen parentesi arteko azpi-tituluak, Hustua II deritzonak, erdiguneko sakonuneari egiten dio erreferentzia asmamen handiz, benetan ez baitago hustua.

Frisoa izaki, obra honek bi eta hiru dimentsioen arteko harremanetan sakontzen du. Haren formikazko estalkiak marmolezko eskultura bat ekar dezake burura, eta are hodei barrokoak ere, baina amets-irudi posible oro bat-batean etenda geratzen da jabetzen garenean forma horiek panelak batzen diren lekuan amaitzen direla. Horrela, Artschwagerrek pinturaren eta eskulturaren arteko muga lausotzen du berriro, eta bere altzarien oinarrizko materiala abstrakziorako eredu moduan darabil.

Garai hartan, hainbat eskultore garrantzitsuk —minimalistek batez ere— fabrikatzaile industrialei eskatzen zieten beren diseinuak gauzatzeko; Artschwagerrek, ordea, bakarka egiten zituen pieza guztiak. Hala ere, bere arotz-trebetasun zorrotzari esker sortutako efektu ironiko batez, giza eskuek ukitu gabekoak izateko itxura dute haren piezek.

BESTE ATALAK

Sarrera

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Heldulekua I (Handle), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Erretratua I (Portrait I), 1962

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aulkia (Chair), 1963

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Titulurik gabea (Hustua II) [Untitled (DugoutII)], 1967

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

1968ko Blpak

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Triptikoa V (Triptych V), 1972

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Atea/Atea II (Door/Door II), 1984-85

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mahai-zipriztina (Splatter Table), 1992

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Galdera-ikurra – Hiru puntu (Question Mark – Three Periods), 1994

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Emakumea zutik (Dirne) [Standing Woman (Dirne)], 1999

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biharko egunaren bila (Search for Tomorrow), 2004 

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Piano handia (Piano grande), 2012

Richard Artschwager, Iruzkina, 2020

Info gehiago