Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak
André Derain, Ibaia (La rivière, 1904–05eko negua)
Iruzkinak
Erakusketaren sarrera
- Izenburua:
- Erakusketaren sarrera
- Erakusketa:
- Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak
- Gaiak:
- Artearen historia | Artistak | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Parisko Eskola | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia
- Teknikak:
- Horma-pintura
- Artelan motak:
- Freskoa
- Aipatutako artistak:
- Dufy, Raoul
Ongi etorri Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak erakusketara. Esposizioak XX. mendeko lehen hamarkadetan Parisen garatu ziren abangoardiak aurkezten dizkigu arte modernoko maisulanez osatutako aukeraketa baten bidez, eta bertan jasotako artelan guztiak Frantziako arte moderno bilduma nagusietako batekoak dira, Parisko Musée d’Art Modernekoak, alegia. Erakusketan zehar, arteari bestelako bultzada bat ekarri zion garaiko sorkuntza-eferbeszentzia ikusi ahal izango dugu. Hemen bilduriko maisulanek Frantziako hiriburuko aretoetara eramango gaituzte, eta, haien bidez, abangoardiako mugimenduon oinarriak ezarri zituzten artista-taldeen bilerak eta esperientziak ezagutuko ditugu.
Erakusketaren hezkuntza-eremuan aukera dago Parisko Musée d’Art Moderneren jatorriari buruzko informazio gehiago aurkitzeko, abangoardien garaian Parisen aritutako artista ezberdinen arteko loturak ezagutzeko, eta, orobat, Raoul Dufy-ren Elektrizitatearen espiritua (1937) obra itzela ikusteko. Azken horrek elektrizitatearen historia eta haren aplikazioak kontatzen ditu, zeinak biziki garrantzitsuak izan baitziren Parisko bizimodua eta arteak modernizatzeko.
Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak erakusketa BBVA Fundazioaren babes eskuzabalari esker izan da posible.