Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak
Amedeo Modigliani, Begi urdineko emakumea (Femme aux yeux bleus, ca. 1918)
Chana Orloff, Parisko neskatila (Fillette de Paris, 1928)
Iruzkinak
Suzanne Valadon, Biluzia (Nu, 1925)
- Izenburua:
- Suzanne Valadon, Biluzia (Nu, 1925)
- Erakusketa:
- Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak
- Gaiak:
- Emakumea artean | Giza gorputza | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Biluzia | Erretratua eta autorretratua | Paris | Edgar Degas | Henri de Toulouse-Lautrec | Pierre-Auguste Renoir
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Valadon, Suzanne
15 urterekin, Suzanne Valadon hainbat artista ezagunen modelo izan zen, hala nola Edgar Degas, Henri de Toulouse-Lautrec eta Pierre-Auguste Renoir.
1890 aldera, margotzen hasi zen, eta bere obra Artista Frantsesen Aretoan ikusgai ipini zuen lehen emakumea izan zen.
1910eko hamarkadan, ordurako aberatsa eta ospetsua zela, biluzi sorta bat margotu zuen, eta gizonezko baten biluzia erretratatzera ausartu zen lehen artista izan zen. 1914tik aurrera, emakumezko modeloengan jarri zuen arreta, eta emakume-gorputzaren ikuspegi zorrotza proposatu zuen.
Koadro honetan, emakumearen kurbak nabarmenduta ageri dira figurak ohe gainean hartzen duen jarreragatik eta artistak erabilitako teknika piktorikoagatik: ingerada ilun eta ausartak, kolore sutsuak eta pintzelkada solteak, bereziki haragiaren tratamenduan.
Valadonek gertukoak ere margotu zituen: ama, bizilagunak, Montmartreko neskameak edo adiskideen emakumezko modeloak. Autorretratuak ere egin zituen.