Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak
Marc Chagall, Ametsa (Le rêve, 1927)
Suzanne Valadon, Biluzia (Nu, 1925)
Iruzkinak
Amedeo Modigliani, Begi urdineko emakumea (Femme aux yeux bleus, ca. 1918)
- Izenburua:
- Amedeo Modigliani, Begi urdineko emakumea (Femme aux yeux bleus, ca. 1918)
- Erakusketa:
- Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak
- Gaiak:
- Emakumea artean | Interpretazioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Erretratua eta autorretratua | Paris | Pertzepzioa | Sentimenduak
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Modigliani, Amedeo
1916tik aurrera, Modiglianik Paul Guillaume galeristaren babesa jaso zuen.
Garai hartan bertan, artistaren erretratuak finagoak izaten hasi ziren. Figuren jarrerak eta estilizazioak berezitasun intimoa ematen diote haren lanari. Begirada hutseko erretratuok zera izaten dute ezaugarri nagusi: neurriz kanpo luzatutako gorputz-enborra, sorbalden inklinazio arina eta lepoaren luzadura adierazkorra, aurpegi-obaloa nabarmentzen duena.
1918 inguruko koadro honetan, eskuen luzerak eta haien posizioak gogora ekartzen dute Deikundeko Andre Mariaren ikonografia, baita arte afrikarreko irudi primitiboaren ezaugarriak ere.
Gelditasun-kutsua ematen diote irudiari, eta kontrastea egiten dute soinekoaren lepoarekin eta atzealdearekin.
Orban gris eta urdinak baliatuz egindako kolore-tratamenduak areagotu egiten du margolariaren eta modeloaren artean sortutako elkarrizketaren sentikortasuna.
Modiglianiren ikuspegiak bazuen antzekotasunik André Derain-ek margotzen zituen emakume italiarren figura bakartiekin. Hain zuzen, garai-modu hartantxe egin ziren adiskide Derain eta biak.