Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak
Jean Metzinger, Txori urdina (L'oiseau bleu, 1912–13)
Marc Chagall, Ametsa (Le rêve, 1927)
Iruzkinak
Fernand Léger, Gizona piparekin (L'homme à la pipe, 1920)
- Izenburua:
- Fernand Léger, Gizona piparekin (L'homme à la pipe, 1920)
- Erakusketa:
- Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak
- Gaiak:
- Gizakia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Lehen Mundu Gerra | Paris | Marcel Duchamp
- Mugimendu artistikoak:
- Kubismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Léger, Fernand
Lehen Mundu Gerrak eragin handia izan zuen Fernand Léger-engan; ondorioz, pixkanaka abstrakziotik aldenduz joan zen, eta benetako objektuak irudikatzeari ekin zion atzera.
1919an, Légerrek berriro heldu zion gizakiak irudikatzeari.
Koadroko motibo nagusia eskaileretan behera jaisten ari den gizon bat da, zerrenda zuri-beltzak tartekatzen dituen lauki-sare ortogonal batez irudikatutako hiri-ingurune batean kokatua.
Konposizioan forma lauak eta zirkularrak ere badaude, kolore biziko zerrendaz zeharkatuak (horia, gorria, morea, berdea). Forma horiek baranda, horma zein sareten tankera dute.
Pertsonaiaren inguruan sei zenbakiaren formaz ageri den errotazioak irudikatzen du eskailera, eta Marcel Duchampek Biluzia eskailerak jaisten lanean jorraturiko gaia gogorarazten du.
Tabakoa sarritan agertu zen Légerren obran 1911–12tik aurrera. Kasu honetan, ondoz ondo ipini zituen ke-bihurrak eta inguruko egitura geometrikoa.