Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak
Erakusketaren sarrera
Robert Delaunay, Biluzia apain-mahaiaren aurrean (Nu à la coiffeuse, 1915)
Iruzkinak
André Derain, Ibaia (La rivière, 1904–05eko negua)
- Izenburua:
- André Derain, Ibaia (La rivière, 1904–05eko negua)
- Erakusketa:
- Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak
- Gaiak:
- Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Paisaia | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Fauvismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Derain, André
1904ko irailean, soldaduska amaituta, André Derain jaioterrira itzuli zen, Paristik gertu Sena ibaiaren ertzean dagoen Chatou udalerrira.
Han, Maurice de Vlaminck artistarekin elkartu zen, zeina lau urte lehenago ezagutu baitzuen.
1904 eta 1905 arteko neguan, maiz irten ziren elkarrekin landa aldera, paisaiak margotzera.
Ibaia da Derainek gogoko zituen konposizioen adibide bikaina. Koadroan, ibai bat eta bide bat ageri zaizkigu, alboetan zuhaitzak, etxeak eta baratzeak dituztela.
Vincent van Gogh-en eraginez, baita 1888tik 1900era bitartean Parisen aritutako post-inpresionista frantsesek osatu zuten Les Nabis taldearen eraginez ere, Derainek kolore biziko orbanak erabiltzen zituen neguko argia irudikatzeko, izan itzaletako guneak zein eguzkitakoak —horixe zen, hain justu, fauvismoaren bereizgarrietako bat—.
Negu hartan margoturiko obrek markatu zuten Derainen ibilbide profesionala.
Alabaina, haren lanak kolore- eta ñabardura-sorta zabal askoa biltzen du, garaien eta inguruabarren arabera are joriago bihurtzen zena.