Edukira zuzenean joan

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea

Miguel Ángel Cárdenas
Bikote berdea (Green Couple), 1964

Info gehiago

Jose Dávila
Titulurik gabea, 2017

Info gehiago

Iruzkinak

Chryssa
Horixe da denalanerako eraikuntza-azterketa (Construccion Study for “That´s All”), 1969–70
Sinadura fragmentatua (Fragmented Signature), 1970

Izenburua:
Chryssa
Horixe da denalanerako eraikuntza-azterketa (Construccion Study for “That´s All”), 1969–70
Sinadura fragmentatua (Fragmented Signature), 1970
Erakusketa:
Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea
Gaiak:
Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Argia | Konposizioa | Sinbologia | Paisaia | Hiria | Publizitatea | AEB | New York | Grezia | Hitzak | Herri-kultura | Kaleko kultura | Hizkuntza | Masa-kultura
Mugimendu artistikoak:
Pop Artea
Aipatutako artistak:
, Chryssa

Chryssa Vardea-Mavromichali artista atenastarra gizarte-langilea izan zen Frantziako Grande Chaumière Akademian artea ikastea erabaki aurretik. Bere lanik ospetsuenak egiteko inspirazioa, alabaina, Estatu Batuetan iritsi zitzaion, Kaliforniako Arte Ederren eskolara joan eta handik New Yorkera bidaiatu zuenean, 1954 inguruan. New Yorkeko hiri-paisaian hain ohikoak diren Times Squareko publizitate-hesien argi deigarriak ikusterakoan, komunikatzeko modu horrekiko interesa piztu zitzaion artistari. Hiri-ikonografia haren inguruan egin zuen lanak bi norabide nagusi hartu zituen: batetik, neona erabili zuen obraren material konkretu gisa, eta, bestetik, baliabide horri lotutako idazketari eta lengoaiari buruz ikertzeari ekin zion. Hala, argidun errotulu horien itxura formalarekin ez ezik, haien aukera sinbolikoekin ere esperimentatu zuen. Pop mugimenduko beste hainbat artistari bezala, Chryssari ere publizitatea eta hedabideak interesatzen zitzaizkion kultura herrikoia helarazteko eta komunikatzeko bideak ziren heinean. Chryssaren lanak aldaketa bat islatzen du: hizkuntza ikertzetik letrak eskulturak egiteko baliabide gisa baliatzera pasa zen, eta era guztietako material heterodoxoak erabili zituen, hala nola aluminioa, metala eta neona.

Chryssak ez zeukan bere burua pop artistatzat. Haren funtsezko erreferentea publizitatea bazen ere, Times Squareko kartel argidunak ikono bizantziartzat jotzen zituen, batez ere errotuluetako letrek zuten geometriagatik eta urre-kolorekoa zirudien itxura deigarri eta, tarteka, izugarriagatik. Dadaismoak eta neodadaismoak berezkoa zuten objektu aurkituen erabileratik ere edaten du Chryssaren lanak; azken mugimendu hori hartzen da, hain justu, Pop artearen aitzindaritzat. Chryssaren iritzian, New Yorkeko hiri-paisaiak kontraste egiten zuen bere jaioterriko, Atenaseko arkitektura klasiko eta soilarekin; agian izan zuen horrek eraginik New Yorkek piztu zion liluran. Ildo horretan, kultura herrikoiaren eguneroko erreferentzien aldeko apustua egin zuen, eta ez bere jaioterriak eta kulturak legitimatutako betiko eskulturaren aldekoa. Erakusketa honetan ikusgai dauden piezetan —hau da, “Horixe da dena” lanerako eraikuntza-azterketa eta Sinadura fragmentatua lanetan— Chryssak neonezko letrak erabili zituen kutsu minimalistako mihise ia monokromoen gainean.  Material ez-tradizionalekin egindako beste konposizio batzuetan bezala, A eta W letrekin jostatu zen, baina modu irakurtezinean, eta baliabide industrialetan aurkeztu zituen hizkuntzak eskaintzen dituen aukerak. Hala, New Yorken edonon ageri diren neonezko argien alderdirik arruntena haien potentzialtasun poetiko eta plastikoarekin uztartu zuen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Miguel Ángel Cárdenas
Bikote berdea (Green Couple), 1964

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Chryssa
Horixe da denalanerako eraikuntza-azterketa (Construccion Study for “That´s All”), 1969–70
Sinadura fragmentatua (Fragmented Signature), 1970

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Jose Dávila
Titulurik gabea, 2017

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Richard Hamilton
Solomon R. Guggenheima (Zuri-beltza) [The Solomon R. Guggenheim (Black and White)], 1965–66  
Solomon R. Guggenheima (Espektroa) [The Solomon R. Guggenheim (Spectrum)], 1965–66

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Lucia Hierro
Denetarik apur bat, 2017–21

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Roy Lichtenstein
Ispilu-hormadun barrualdea (Interior with Mirrored Wall), 1991

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Josephine Meckseper
Afrikan Spir, 2011

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Claes Oldenburg eta Coosje van Bruggen
Luma-bola biguna (Soft Shuttlecock), 1995

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Sigmar Polke
Kathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Robert Rauschenberg
Titulurik gabea, 1963
Titulurik gabea (Veneziarra) [Untitled (Venetian)], 1973

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Andy Warhol
Hondamendi laranja 5. zk. (Orange Disaster no. 5), 1963

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Maurizio Cattelan
Aita, aita (Daddy, Daddy), 2008

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago