Edukira zuzenean joan

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea

Miguel Ángel Cárdenas
Bikote berdea (Green Couple), 1964

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Pop artea 1950eko hamarkadaren amaieran sortu zen Londresen, eta hurrengo hamarkadan sendotu zen Amerikako Estatu Batuetan. Ordura arte, Ipar Amerikan espresionismo abstraktua izan zen jaun eta jabe, hau da, adierazpide nagusi gisa keinua eta kolorea erabiltzen zituzten koadro handien alde egin zuen mugimendua. Pop arteak, aldiz, figurazioranzko erabateko itzulera proposatu zuen. Neurri handi batean, publizitatearen unibertsoa, aldizkari merkeak, komikiak, zinema eta telebista ziren Pop artearen erreferentzia nagusiak; bestela esanda, masa-komunikabideak eta kultura herrikoia. Pop artista batzuek material eta teknika industrialak erabili zituzten beren ekoizpenean. Robert Rauschenbergek, kasurako, eskola abstraktuaren irakaspenak aprobetxatu zituen Combine direlako pieza ospetsuetan, baina aurkitutako objektuak sartu zituen keinu bidezko pinturan.

Ikuspegiaren arabera, bi modutan har daiteke Pop artea: dela kontsumismoak eta irudien gehiegizko saturazioak markatutako garai baten itxurazko hutsalkeriaren isla despolitizatu gisa, dela gizarte kapitalistaren eta hura osatzen duten kide anestesiatuen kritika gisa. Artistek artearen merkantilizazio gero eta handiagoaren aurrean emaniko erantzun gisa ere ulertu izan da Pop artea, hau da, artea kontsumoaren logikez, azkartasunaz, ezerezkeriaz eta despertsonalizazioaz kutsatu izanari emandako erantzun gisa. Horregatik erabiltzen dira errepikapena bezalako baliabide bisualak Pop artean; errepikapen horrek, hain zuen, irudien eta kontsumo-objektuen serie-ekoizpenari egiten die erreferentzia; eta horregatik bihurtzen dira fetitxe ohiko irudi ikonikoak. Marilyn Monroe aspertu arte erreproduzitu edo irentsi zitekeen, zopa-lata baten modura. Kolore bizi-biziak, parodia eta ironia sotila ere ohiko elementuak dira Pop lengoaian. Erakusketa honetan, Pop arteko sortzaile nagusietako batzuen obra ezagutuko dugu.

Kasu batzuetan, mugimendu artistiko bat baino gehiago, bizitzeko modu bat izan zen Pop artea, eta egileetako batzuek Hollywoodeko izarren adinako ospea lortu zuten, Andy Warhol polemikoak kasu. 1962an, Warholek eta Roy Lichtensteinek —Pop artearen adierazgarri nagusietako bik, alegia— erakusketa monografiko bitan jarri zituzten beren lanak ikusgai, eta horrek mugimenduaren gorakada bultzatu zuen. Bi artisten lanak kutsu ironikoa eta akabera inpertsonala ditu ezaugarri. Hori lortzeko, Warholek irudi ikonikoak errepikatzen zituen, eta, horretaz gainera, serigrafia aukeratzen zuen funtsezko bitarteko gisa. Modu horretan ekoizpen masiboa lor zezakeen, eta ez indibidualizatua. Lichtensteinek, berriz, inprimatze-metodo komertzialen konbentzioak erabili zituen: kolore primario eta deigarriak, ingerada beltzak eta inprimatze-bilbeak berezkoak dituen puntuak. Horretaz gainera, formatu handira eraman zituen komikiak eta publizitate-iragarkiak.

Popari egotzi izan zaizkion ustezko fribolitatea edo kontsumo-gizartearekiko begirada zorrotza gorabehera, mugimendu hori kultura herrikoiaren nolabaiteko gorespena ere bada, eta zalantzan jartzen ditu goi- eta behe-mailako kulturen arteko muga adierazten omen duten aurreiritziak. Hala, dadaismoak eta beste zenbait abangoardia historikok irekitako bideari heldu zion berriro, eta, garaikide zuen Fluxus mugimenduko egileek bezalaxe, bizitzara hurbildu zuen artea. Sentsibilitate horrek egunerokotasunean aurkitzen du edertasuna, jende arruntari ohikoak zaizkion irudi eta objektuetan. Horrek ekarritako demokratizazioari esker, Pop artistek publiko zabalagoarekin konektatu zuten, eta aldendu egin ziren arte ederrek berezko zituzten elitismotik eta espezializaziotik. Eremu artistikoa zabaltze horrek bazuen osagai umoretsu eta ludikorik, eta horrek are erakargarriago bihurtzen zituen Pop artelanak

BESTE ATALAK

Sarrera

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Miguel Ángel CárdenasBikote berdea (Green Couple), 1964

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Chryssa“Horixe da dena” lanerako eraikuntza-azterketa (Construccion Study for “That´s All”), 1969–70Sinadura fragmentatua (Fragmented Signature), 1970

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Jose DávilaTitulurik gabea, 2017

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Richard HamiltonSolomon R. Guggenheima (Zuri-beltza) [The Solomon R. Guggenheim (Black and White)], 1965–66  Solomon R. Guggenheima (Espektroa) [The Solomon R. Guggenheim (Spectrum)], 1965–66

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Lucia HierroDenetarik apur bat, 2017–21

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Roy LichtensteinIspilu-hormadun barrualdea (Interior with Mirrored Wall), 1991

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Josephine MeckseperAfrikan Spir, 2011

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Claes Oldenburg eta Coosje van BruggenLuma-bola biguna (Soft Shuttlecock), 1995

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Sigmar PolkeKathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Robert RauschenbergTitulurik gabea, 1963Titulurik gabea (Veneziarra) [Untitled (Venetian)], 1973

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Andy WarholHondamendi laranja 5. zk. (Orange Disaster no. 5), 1963

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Maurizio CattelanAita, aita (Daddy, Daddy), 2008

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago