Edukira zuzenean joan

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea

Chryssa
“Horixe da dena” lanerako eraikuntza-azterketa (Construccion Study for “That´s All”), 1969–70
Sinadura fragmentatua (Fragmented Signature), 1970

Info gehiago

Richard Hamilton
Solomon R. Guggenheima (Zuri-beltza) [The Solomon R. Guggenheim (Black and White)], 1965–66  
Solomon R. Guggenheima (Espektroa) [The Solomon R. Guggenheim (Spectrum)], 1965–66

Info gehiago

Iruzkinak

Jose DávilaTitulurik gabea, 2017

Izenburua:
Jose DávilaTitulurik gabea, 2017
Erakusketa:
Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artearen historia | Eragin artistikoa | Forma | Lan-prozesua | Sinbologia | Mexiko | Donald Judd | Andy Warhol | Pertzepzioa | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Neo-pop
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Dávila, José

Jose Dávila artista mexikarrak arkitektura-ikasketak egin zituen, eta ezaguna da bere konposizio eskultorikoetan erabiltzen duen material-aniztasunagatik, bai eta mendebaldeko artearen historiaren tradizioarekiko duen hartu-eman ausartagatik. Dávilaren obretako elementuak —hala nola beira, kableak, harriak edo kartoia— konbinaturik ageri dira hauskortasunaz eta erresistentziaz mintzatzeko. Haren pieza batzuek, itxuraz kontenplaziozkoak izan arren, hizpide dituzte artistaren garaiko errealitate soziopolitikoa eta prekaritate-baldintzak.

Titulurik gabea lana eskultura minimalistari egindako omenaldi edo keinu moduko bat da, hain zuzen ere Donald Judd artistari egina. Dávilak neurri berberak errepikatzen ditu eskulturaren pieza bakoitzean, eta Juddek bere obra bertikaletan erabiltzen zituen tarte distantziakide beretan antolatzen ditu. Dávilak, baina, material birziklatuak baliatzen ditu, eta horrek beste nolakotasun bat ematen die elementu-multzo arketipiko eta txukunei. Hala, Judden obrako gainazal distiratsuak kartoiaren neurritasunaz ordezkatzen ditu Dávilak, behar bada kapitalismoaren ifrentzua aditzera eman nahian; hau da, herrialde azpigaratuak direlakoei, metropoliak lehengaiz hornitzeko espoliatu zituzten herrialdeei keinu egin nahian. Bestalde, Jose Dávilaren obran pilatutako osagai bakoitzean konbinaturik ageri dira, batetik, detergente-kutxa birziklatuen zatiak, eta, bestetik, kalitate hobeko kartoi industriala, artistaren estudioan fabrikatua. Alde horretatik, Titulurik gabea lanak nolabaiteko erreferentzia egiten die Andy Warholen Brillo markako detergente-kutxei eta hark arte-arloko kontsumismoari begiratzeko zuen moduari, nola eta artistaren estudioa lantegi industrial batekin parekatuta.

BESTE ATALAK

Sarrera

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Miguel Ángel CárdenasBikote berdea (Green Couple), 1964

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Chryssa“Horixe da dena” lanerako eraikuntza-azterketa (Construccion Study for “That´s All”), 1969–70Sinadura fragmentatua (Fragmented Signature), 1970

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Jose DávilaTitulurik gabea, 2017

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Richard HamiltonSolomon R. Guggenheima (Zuri-beltza) [The Solomon R. Guggenheim (Black and White)], 1965–66  Solomon R. Guggenheima (Espektroa) [The Solomon R. Guggenheim (Spectrum)], 1965–66

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Lucia HierroDenetarik apur bat, 2017–21

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Roy LichtensteinIspilu-hormadun barrualdea (Interior with Mirrored Wall), 1991

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Josephine MeckseperAfrikan Spir, 2011

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Claes Oldenburg eta Coosje van BruggenLuma-bola biguna (Soft Shuttlecock), 1995

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Sigmar PolkeKathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Robert RauschenbergTitulurik gabea, 1963Titulurik gabea (Veneziarra) [Untitled (Venetian)], 1973

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Andy WarholHondamendi laranja 5. zk. (Orange Disaster no. 5), 1963

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Maurizio CattelanAita, aita (Daddy, Daddy), 2008

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago