Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea
Roy LichtensteinIspilu-hormadun barrualdea (Interior with Mirrored Wall), 1991
Claes Oldenburg eta Coosje van BruggenLuma-bola biguna (Soft Shuttlecock), 1995
Iruzkinak
Josephine MeckseperAfrikan Spir, 2011
- Izenburua:
- Josephine MeckseperAfrikan Spir, 2011
- Erakusketa:
- Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea
- Gaiak:
- Argazkigintza | Artea eta politika | Sinbologia | Gizarte-kronika | AEB | Alemania | Ironia | Pertzepzioa | Herri-kultura | Masa-kultura | Ispiluak | Zinema | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Neo-pop
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Meckseper, Josephine
Josephine Meckseper artista alemaniarraren jardunak zinema, instalazioa eta argazkigintza ditu oinarri. Haren lanean, bateraturik ageri dira, batetik, kultura herrikoiarekiko arreta eta, bestetik, Pop arteari dagozkion mundu artistiko eta komertziala. Baina, horretaz gainera, haren ikuspegi kontzeptualak zalantzan jartzen du gure kontsumo-ohiturek kultur ekoizpenean duten eragina. Goi- eta behe-mailako kulturen artean egiten duen fusio berezian, Meckseperrek nahastu egiten ditu kontsumo-ondasunak, estetika modernoko piezak, erakusketa komertzialerako elementuak —hala nola bitrinak edo apalak—, eta gaurkotasun politiko eta sozialeko irudiak.
Ildo horretan, Afrikan Spir obrak askotariko produktuak dituen denda bateko erakusleihoa dirudi. Instalazioak Afrikan Spir izeneko XIX. mendeko filosofo errusiar baten izena du, zeinak aberastasuna birbanatzeko moduak aztertu baitzituen. Meckseperren multzoak ironiaz biltzen ditu Amerikako Estatu Batuetako masa-kulturaren zenbait estereotipo, adibidez, Hollywoodeko aktoreen argazkiak edo panty beltz parpailadunak, bai eta beste zenbait objektu aztoragarri ere, bele disekatua eta ispiluak, kasu. Erabilitako ispiluetako bat ikusleak bertan islatzeko moduan dago jarrita, eta, hala, kontsumo-ondasunekin eta kapitalismoaren bitxikeriekin parekaturik agertzen gara gu geu ere. Orain, irudiak mundua ezagutzeko gainerako moduen gainetik dauden garai honetan, Pop artearen aroan puri-purian egondako zalantza existentziala ageri zaigu aurrez aurre: Zer da benetakoa eta zer da simulazioa? Badago alderik bien artean?