Edukira zuzenean joan

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea

Robert Rauschenberg
Titulurik gabea, 1963
Titulurik gabea (Veneziarra) [Untitled (Venetian)], 1973

Info gehiago

Maurizio Cattelan
Aita, aita (Daddy, Daddy), 2008

Info gehiago

Iruzkinak

Andy Warhol
Hondamendi laranja 5. zk. (Orange Disaster no. 5), 1963

Izenburua:
Andy Warhol
Hondamendi laranja 5. zk. (Orange Disaster no. 5), 1963
Erakusketa:
Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea
Gaiak:
Artea eta kultura | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Sinbologia | Industria | Kontsumoa | Antzerkia | AEB | New York | Musika | Ironia | Pertzepzioa | Indarkeria
Mugimendu artistikoak:
Pop Artea
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Warhol, Andy

Andy Warhol da, ziurrenik, Pop artearen alorreko artistarik ezagunena, baita enigmatikoena ere. Ikonikoak dira haren nortasun karismatikoa eta irudia (bere ileorde zuri eta betaurreko biribil haiekin), baina ez zen ikonikoa bere obra plastiko eta zinematografikoari esker bakarrik: bizitza gorabeheratsuko pertsonaia ospetsua izan zen, eta horrek ere izan zuen zeresanik. Izan ere, Warholen estudioa, The Factory, New Yorkeko antzerki-giroaren epizentro izan zen 1962tik 1984ra arte. John Cage musikari abangoardistak kontatzen zuenez, garai hartako zinemagileek hantxe filmatzen zituzten euren pelikuletako batzuk, eta David Bowie, Mick Jagger eta gisako musikariak jotzen aritzen ziren Warholek bere serigrafiak egiten zituen bitartean. Baliabide horrek, hain justu, interes berezia piztu zion masan ekoizteko ematen duen aukeragatik, eta huraxe baliatu zuten pop artistek, kontsumo-gizartearen eta bizitzaren serializazioaren isla eta kritika gisa. Warholek erabat desagerrarazi nahi zuen egilearen eskua; edonork bere piezak milaka aldiz egin ahal izatea nahi zuen. Estudioaren izena, The Factory (hau da, “lantegia”), oso loturik dago Warholek lortu nahi zuen arte-ekoizpen ereduarekin: objektuak katean egiten dituen industria baten antzera funtzionatzea zuen amets. Estudio hartantxe sortu zituen bere pieza ikonikoetako batzuk, hala nola Campbell zopa-latak edo Marilyn Monroe aktorearen irudia 50 aldiz errepikatzen duen diptikoa. Pop arteak kultura herrikoiari eskaintzen zion begirada bikoitza islatzen dute Warholen lanek: alde batetik, kultura herrikoiaren edertasuna eta haren alde ugariak erakusten dituzte eta, bestetik, kontsumismoaren azalkeria eta imitazioz jositako garai baten hustasuna kritikatzen dituzte.

Bere lanetan, Warholek sarritan heldu zion heriotzaren gaiari suizidio eta krimen ugariren argazkiak baliatuz. Halaxe egin zuen Hondamendi laranja 5. zk. lan artegagarri honetan ere. Obran aulki elektriko baten irudia ageri da, laranja kolorez eta hamabost aldiz errepikatuta ageri ere; aulkia areto huts batean dago, “Isilik” dioen kartel batekin. Irudi horren irakurketa posibleetako bat zera da, kritika egitea XX. mendean egondako bortizkeria-irudien saturazioari; izan ere, errepikapenaren poderioz jendea ohitu eta, azkenean, anestesiatu egiten da.

BESTE ATALAK

Sarrera

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Miguel Ángel Cárdenas
Bikote berdea (Green Couple), 1964

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Chryssa
Horixe da denalanerako eraikuntza-azterketa (Construccion Study for “That´s All”), 1969–70
Sinadura fragmentatua (Fragmented Signature), 1970

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Jose Dávila
Titulurik gabea, 2017

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Richard Hamilton
Solomon R. Guggenheima (Zuri-beltza) [The Solomon R. Guggenheim (Black and White)], 1965–66  
Solomon R. Guggenheima (Espektroa) [The Solomon R. Guggenheim (Spectrum)], 1965–66

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Lucia Hierro
Denetarik apur bat, 2017–21

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Roy Lichtenstein
Ispilu-hormadun barrualdea (Interior with Mirrored Wall), 1991

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Josephine Meckseper
Afrikan Spir, 2011

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Claes Oldenburg eta Coosje van Bruggen
Luma-bola biguna (Soft Shuttlecock), 1995

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Sigmar Polke
Kathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79