Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea
Sigmar PolkeKathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79
Andy WarholHondamendi laranja 5. zk. (Orange Disaster no. 5), 1963
Iruzkinak
Robert RauschenbergTitulurik gabea, 1963Titulurik gabea (Veneziarra) [Untitled (Venetian)], 1973
- Izenburua:
- Robert RauschenbergTitulurik gabea, 1963Titulurik gabea (Veneziarra) [Untitled (Venetian)], 1973
- Erakusketa:
- Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea
- Gaiak:
- Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Hondakinak | Kontsumoa | Publizitatea | AEB | Herri-kultura | Masa-kultura | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Pop Artea
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert
Robert Rauschenberg Pop artearen aitzindaria izan zen, oso irudi ezagunak eta ekoizpen komertzialeko metodoak baliatu baitzituen. Azken horietatik, serigrafiak piztu zion interesik handiena: lehenik zuri-beltzean hasi zen esperimentatzen, eta gerora ekin zion kolorea sartzeari. Hala ere, haren konposizioak poetikoagoak eta pertsonalagoak ziren beste pop artista batzuen serigrafia despertsonalizatuak baino. Serigrafia argazkiak margolanetara transferitzeko erabili zuen batez ere, baita irudi bera pieza desberdinetan errepikatzeko ere. Horri esker, interesatzen zitzaizkion gaiei lotutako ikonoen errepertorioa sortu zuen apurka-apurka, adibidez, komunikazioaren edo mugimenduaren ingurukoa. Batzuetan, lagunen edo senideen irudiak erabiltzen zituen. Titulurik gabea obran, bere adiskide Merce Cunningham dantzaria ageri da erdialdeko laukizuzenean. Rauschenbergek eskultura klasiko baten irudiekin, aireratze betean diren suzirien irudiekin eta bere keinu-pintzelkada propioekin nahastu zuen argazki hori.
Erakusketa honetan dagoen Rauschenbergen beste lan bat, Titulurik gabea (Veneziarra) izenekoa, Venezian inspiratutako eskultura-sail batekoa da. Pieza bakoitza aurkitutako materialekin egina da, eta gehien-gehienak konposizio sinple baina poetikoak dira. Kasu honetan, Rauschenbergek kartoiaren, hariaren eta egunkari-paperaren aukera plastikoak aprobetxatu zituen, hau da, kontsumo-gizartean hondakin izaten amaitu ohi duen materiala baliatu zuen. Saileko beste eskultura batzuetan, berriz, oihala, beirazko ontziak eta adarrak txertatu zituen.
Rauschenbergek teknika ugarirekin lan egin zuen, eta batez ere bere Combines izeneko lanengatik da ezaguna: obra horiek pinturaren eremuaz haratago joan ziren ensanblajeak, collageak eta aurkitutako objektuak gehituz. Asko eta asko izan ziren landu zituen bitartekoak, tartean, argazkigintza eta performancea. Kritikaren ustez, Rauschenbergek eta Jasper Johnsek sentsibilitate dadaista suspertu zuten Ipar Amerikako testuinguru artistikoan. Haiek eraiki zuten, gainera, espresionismo abstraktuko artisten eta pop artista-belaunaldi berriaren arteko zubia.