Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea
Richard HamiltonSolomon R. Guggenheima (Zuri-beltza) [The Solomon R. Guggenheim (Black and White)], 1965–66 Solomon R. Guggenheima (Espektroa) [The Solomon R. Guggenheim (Spectrum)], 1965–66
Roy LichtensteinIspilu-hormadun barrualdea (Interior with Mirrored Wall), 1991
Iruzkinak
Lucia HierroDenetarik apur bat, 2017–21
- Izenburua:
- Lucia HierroDenetarik apur bat, 2017–21
- Erakusketa:
- Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea
- Gaiak:
- Emakumea artean | Kritika | Eskulturagintza | Gizarte-kronika | Kapitalismoa | Kontsumoa | AEB | New York | Herri-kultura | Immigrazioa eta emigrazioa | Kaleko kultura | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Neo-pop
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Hierro, Lucía
Lucia Hierro dominikar jatorriko artista estatubatuarra da. Bere lanak ikuspegi dekoloniala txertatzen du erakusketa honetan, izan ere, kritikatu egiten ditu gizarte estatubatuarrean indarrean jarraitzen duten botere-dinamikak. Hierroren lana ez da Pop artearen gorakadarekin batera garatu; aitzitik, mugimendu horren ondarearen berrinterpretazio eguneratua da, kutsu soziopolitikoz egina. Hain zuzen ere, Hierroren lana kapitalismoaren eta kultura kontsumistaren aurkako erreakzio politikotzat har liteke, migratzaile denaren sentsibilitatea abiapuntu harturik sortua. Hierro dominikarra da jatorriz, baina New Yorken jaioa eta West Harlem baino goraxeago dagoen auzo dominikar batean hazia. Baliabide anitzak erabiliz egiten dituen instalazioetan, hartu-emanean ageri dira, batetik, Ipar Amerikako kultura herrikoiari egindako pop erreferentziak eta, bestetik, langile-klase apaleneko migratzaile batek ohikoak dituen eguneroko objektuak. Azken horiek ez dira kapitalismoaren ikuskizunak erakutsi ohi dituen objektu distiratsuak edo irudi ikonikoak, ezpada haien atzealdea, bizitza prekarioekin lotuta dagoena, baina baduena, halere, karga poetiko propioa.
Denetarik apur bat transkulturalitatearen paradigma bat da, eta hura egiteko ensanblajera jo zuen Hierrok. Ensanblajea eskultura modernoaren bitarteko propio bat da, eta aurkitutako objektuak, normalean eguneroko bizitzatik hartuak, testuinguru artistiko batean txertatzean edo konbinatzean datza. Denetarik apur bat obra Merkatua sailekoa da. Sail hori 2017an hasi zuen Hierrok poltsa zeharrargien barruan jarritako askotariko objekturekin. Kasu zehatz honetan, sabaitik zintzilik eta eskala handian birsortutako poltsak komunitate latinoetan ohikoak diren gauzak biltzen ditu, hala nola supermerkatuetako publizitatea edo botika-zerrendak. Poltsen edukiari forma emateko, Hierrok collagea, baliabide digitalak, feltroa eta bestelako material heterodoxoak erabiltzen ditu. Karibeko eta Latinoamerikako kulturan hain ohikoa den “Denetarik apur bat” hori monumental eta bikain bihurtzen da instalazio honetan.