Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea
Josephine MeckseperAfrikan Spir, 2011
Sigmar PolkeKathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79
Iruzkinak
Claes Oldenburg eta Coosje van BruggenLuma-bola biguna (Soft Shuttlecock), 1995
- Izenburua:
- Claes Oldenburg eta Coosje van BruggenLuma-bola biguna (Soft Shuttlecock), 1995
- Erakusketa:
- Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea
- Gaiak:
- Arkitektura | Espazio publikoa | Esperimentazio artistikoa | Konposizioa | Eskala | Museoak | Solomon R. Guggenheim Museoa | New York | Herbehereak | Umorea | Frank Lloyd Wright | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Pop Artea
- Artelan motak:
- Eskultura | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Oldenburg, Claes | van Bruggen, Coosje
Luma-bola biguna obra Coosje van Bruggen idazle eta komisario holandarraren eta haren senar Claes Oldenburg artista ospetsuaren arteko lankidetzaren emaitza da. 1970ean ezagutu zuten elkar, eta eskala handiko proiektuak egiten hasi ziren elkarrekin. 1995ean New Yorkeko Guggenheim Museoak Oldenburgi eskaini zion atzera begirakoa baliaturik, Frank Lloyd Wrightek diseinatutako eraikinaren biribilgunean instalatzeko propio asmatu zuten Luma-bola biguna. Piezaren bertsio hartan, badminton-pilotaren luma itzel batzuk eraikineko arrapalen gainean ageri ziren, eta beste batzuk, berriz, argi-zulotik zintzilik. Objektu dibertigarri hark hankaz gora jartzen zuen Guggenheim Museoaren egundoko arkitekturak duen eskala, eta, era berean, museoaren funtzio tradizionalak aldatzea proposatzen zuen, museoari hain serioa edo traszendentea ez den irudi ludiko eta entretenigarriagoa ematea. Hiru hamarkada luzez, bikoteak eskuz esku lan egin zuen espazio publikoko interbentzio-proiektuetan, Eskala handiko proiektuak izenez bataiatu zituzten eskultura espezifikoekin egin ere. Munduko makina bat lekutan aurki daitezke bikoteak egindako eguneroko objektu monumentalak, hala nola badmintoneko luma-bolak, pastel-zatiak edo labanak.
Egunerokotasuna testuinguru artistikoan txertatzeko modu lotsagabe hori oso ohikoa zen Oldenburgen lehen lanetan ere. Artista ezaguna da, orobat, egin zituen happening eta baliabide anitzeko lanengatik ere, eta, 1961ean, Denda izeneko lanak ospea eman zion Pop artearen baitan. Obra hartan, salgai merkeak izaten dituzten auzo-denden eta bigarren eskuko merkatuen atmosfera imitatu zuen, baita haiek batzuetan izaten duten estetika zatar xamarra ere, egunerokotasuna goraipatzeko modu gisa.