Edukira zuzenean joan

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea

Andy Warhol
Hondamendi laranja 5. zk. (Orange Disaster no. 5), 1963

Info gehiago

Iruzkinak

Maurizio CattelanAita, aita (Daddy, Daddy), 2008

Maurizio Cattelan artista garaikide ezagunenetako eta, era berean, polemikoenetako bat da. Artista italiar autodidakta horrek egunerokotasunari eta kultura herrikoari dagozkion materialak, erreferentziak eta irudiak erabiltzen ditu, eta Pop arteak bai eta Marcel Duchampen dadaismoak ezarritako tradizioen oinordekoa da. Duchampek bezalaxe, Cattelanek ere espiritu ikonoklasta du, eta espiritu horrek definitzen ditu haren piezak. Halaxe gertatzen da, esaterako, 1999an nazioarteko ospea eman zion Bederatzigarren ordua lanean. Eskultura hiperrealista horrek Joan Paulo II. aita santua erakusten du, itxuraz sabaitik sartutako meteorito batek zapalduta. Sortzaile askok iradoki dute irudi ikoniko hori beren lanetan, adibidez Paolo Sorrentino zinemagileak The New Pope ikus-entzunezko telesail goraipatuan, baina Cattelaneren lanak aurkari asko ere baditu. Antzeko zerbait gertatu zen 2019ko Art Basel erakusketan izan zuen keinu probokatzailearekin ere: orduko hartan banana bat aurkeztu zuen, bere standeko hormara zinta itsaskorrarekin lotuta. Komediante izeneko pieza haren izenburuak aditzera ematen du obrak eduki satiriko, ludiko eta absurdo samarra duela, baina, era berean, tentsioa eragin zuen artegintza-instituzioarengan eta merkatuarengan. Hala, arte garaikidearen izaerari eta haren balioari buruzko eztabaida sonatua piztu zuen nazioartean.

Cattelanen obra bat dago Pop arteari buruzko erakusketa honetan, eta, aurreko lanetan bezala, egileak begirada garratzez eta autokritikoz berrikusten du bertan autentikotasuna, eta, bide batez, trufa egiten dio bere buruari. Helburu horrekin, Walt Disney etxearen Pinotxo pertsonaia hartu du, eta, haren istorioan ageri den erredentzio moralaren ordez, bestelako bukaera bat eman dio, amaiera zoriontsurik ez duena: pertsonaia aretoan instalatutako urmael txiki batean ageri da, ahozpez, eta badirudi ezustean erori dela, edo bere buruaz beste egin duela. Pinotxo inoiz ez da izango benetako ume bat. Cattelanen obra honen tituluak Pinotxoren negarra dakarkigu, aitari kontsolamendu edo onespen eske egindako deiadarra; itxura guztien arabera, ordea, erreguak ez du erantzunik jaso. Obra honetan, bere artista izaerak eta bere autentikotasunak eragiten dioten ezinegonari heltzen dio Cattelanek.

Pieza hau, berez, 2008–09 urteetan New Yorkeko Guggenheim Museoan egindako theanyspacewhatever erakusketa kolektiborako sortu zuen Cattelanek.

BESTE ATALAK

Sarrera

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Miguel Ángel CárdenasBikote berdea (Green Couple), 1964

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Chryssa“Horixe da dena” lanerako eraikuntza-azterketa (Construccion Study for “That´s All”), 1969–70Sinadura fragmentatua (Fragmented Signature), 1970

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Jose DávilaTitulurik gabea, 2017

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Richard HamiltonSolomon R. Guggenheima (Zuri-beltza) [The Solomon R. Guggenheim (Black and White)], 1965–66  Solomon R. Guggenheima (Espektroa) [The Solomon R. Guggenheim (Spectrum)], 1965–66

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Lucia HierroDenetarik apur bat, 2017–21

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Roy LichtensteinIspilu-hormadun barrualdea (Interior with Mirrored Wall), 1991

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Josephine MeckseperAfrikan Spir, 2011

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Claes Oldenburg eta Coosje van BruggenLuma-bola biguna (Soft Shuttlecock), 1995

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Sigmar PolkeKathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Robert RauschenbergTitulurik gabea, 1963Titulurik gabea (Veneziarra) [Untitled (Venetian)], 1973

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Andy WarholHondamendi laranja 5. zk. (Orange Disaster no. 5), 1963