Martha Jungwirth
Sarrera
Wanke andrearen erretratua, 1986
Iruzkinak
Titulurik gabea, Indesit sailekoa, 1976
- Izenburua:
- Titulurik gabea, Indesit sailekoa, 1976
- Erakusketa:
- Martha Jungwirth
- Gaiak:
- Arkitektura | Hirigintza | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lerroa | Hiri-eszenak | Marrazkigintza | New York | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Jungwirth, Martha
Lerro erratikoz eta itzal lausotuz osatutako marrazki honek etxetresna elektriko arrunt baten formak, ingerada eta barne-egitura arakatzen ditu, eta sormenerako energia-gune bitxi eta eskematiko bihurtzen du etxetresna bera: gehiago ematen du laborategi batean aurki genezakeen zerbaiten diagrama, eta ez hainbeste etxeko sukaldean topa daitekeen zerbaitena. Marrazkia Indesit sailekoa da. Obra-multzo horri Italiako etxetresna elektrikoen enpresatik datorkio izena, eta Jungwirthen ibilbidearen lehen mugarrietako bat izan zen.
Artistak 1970eko hamarkadaren hasieran ekin zion sail hori jorratzeari, New York lehenbizikoz bisitatu ondotik. Beti inspirazio-iturri berrien bila, hiriak liluraturik utzi zuen etengabeko atzera-aurrerekin; miretsirik geratu zen etxe-orratzek estoldetatik irteten zen lurrunarekin egiten zuten kontrastearekin, iruditzen baitzitzaion lurrazpiko mundu mitiko batetik zetorrela lurrun hura. Oso iradokitzailea gertatu zitzaion, halaber, Mies van de Roheren 1920ko hamarkadako eskala handiko arkitektura-marrazkiak biltzen zituen erakusketa bat. Hauxe adierazi zuen altzairuzko eta kristalezko alegiazko eraikinak irudikatzen zituzten obra haiei buruz:
“Akuarelak aldi baterako utzi, eta lerroekiko interesa piztu zidaten: gris-tonu guztietako arkatzak, eta koloretako hautsetik pastelera”.
Mies van der Rohek zehaztasun osoz egiten zituen marrazkiak. Haiek ez bezala, Jungwirthen marrazkiak zehaztugabeak dira nahita. Arkatzekin marratzeko eta zirriborratzeko modu hura gerora bere pinturetan aplikatu duen dinamismoaren aitzindaria izan zen.