Edukira zuzenean joan

Martha Jungwirth

Titulurik gabea, Nausikaa sailekoa, 2001

Info gehiago

Bihotza bor-bor, Kanbodia sailekoa, 2006

Info gehiago

Iruzkinak

Laurden hutsa, Yemen sailekoa, 2005

Izenburua:
Laurden hutsa, Yemen sailekoa, 2005
Erakusketa:
Martha Jungwirth
Gaiak:
Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Emozioa | Bidaiak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Jungwirth, Martha

Masa ilun eta mehatxagarri bat ageri zaigu tonu opakuko zenbait geruzaren gainean. Kolorearen erabilera landuaren bidez, Jungiwirthek aldarteak eta esanahiak iradokitzen ditu, eta horixe da, hain zuzen ere, artistaren lanaren giltzarrietako bat. Horiak edo okreak eguzkia edo argia eman dezakete aditzera; beltzak, berriz, gauaren ideia transmititzen du, gainbeherarena eta heriotzarena.

Honako margolan hau Jungwirthek munduko basamorturik handienean barrena egin zuen bidaia bat inspirazio-iturri hartuta osatutako akuarela-sail batekoa da. Basamortu hori Yemengo Rub al-Khali da, Laurden Hutsa izenez ere ezaguna. Basamortuan, gauaren eta egunaren artean gertatzen da aldaketarik nabarmenena; akuarelak badu gauaren iluntasuna egun-argiaren gainean eralkitzen hasten den une hori islatzeko gaitasuna, istant baten iheskortasuna transmititzekoa.

Dinamismoak eta inpultsibitateak gidatzen dute Martha Jungwirthen sormen-prozesua. Berrogeita hamarreko hamarkadaren erdialdeko Ekintza Pintura gogorarazten digu. Artista mugitu egiten da margotzen duen bitartean, bira ematen dio paperari, jariatzen uzten dio pintura hezeari. Pintzelkada biziek eta kolore-geruza gainjarriek emozio-sorta handi bat adierazten dute, eta halako tasun arin eta irekia ematen diete bere koadroei. Jungwirth bera honelaxe mintzatu da bere lanaz:

“Etengabe saiatzen zara teknika aldatzen, aurreikusgarri ez bilakatzeko. Eta horrek esan nahi du ustekabea elementu garrantzitsu bihurtzen dela".

Sormen-prozesuan, Jungwirthek bere egiten du ustekabea, baita eragozpenak ere, eta orbanak bere horretan uzten ditu, lan artistikoaren arrasto gisa: berak “orban-egitura adimentsu” deitzen duenaren parte dira tantak eta zipriztinak. Badirudi kasualitatez sortua dela Jungwirthen obra; izan ere, artistak berak baieztatzen duenez, horrelakoxea da bizitza.

BESTE ATALAK

Sarrera

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Indesit sailekoa, 1976

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Wanke andrearen erretratua, 1986

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Diru-bilketa sailekoa, 2014

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Nausikaa sailekoa, 2001

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Laurden hutsa, Yemen sailekoa, 2005

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Bihotza bor-bor, Kanbodia sailekoa, 2006

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Spittelauer Lände sailekoa, 1993

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa, 2020

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Armada handia, 2021

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Tximua, 2021

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa , 2020

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Francisco de Goya, Sorginen hegaldia sailekoa, 2022

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Francisco de Goya, Txakurra sailekoa, 2022

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago