Martha Jungwirth
Titulurik gabea, Diru-bilketa sailekoa, 2014
Laurden hutsa, Yemen sailekoa, 2005
Iruzkinak
Titulurik gabea, Nausikaa sailekoa, 2001
- Izenburua:
- Titulurik gabea, Nausikaa sailekoa, 2001
- Erakusketa:
- Martha Jungwirth
- Gaiak:
- Mitologia | Pertsonaia mitologikoak | Ulises | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Konposizioa | Sinbologia | Grezia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Jungwirth, Martha
Jungwirthek Greziako Paros uhartean igarotako uda beroetan inspiratua da Nausikaa saila, eta haren koloreek eguzkiarekin zurituak dirudite. Forma eskultorikoek eta tonu itzali eta hitsek Parosko kaleetan ageri ziren —eta artistaren jakin-mina piztu zuten— harrizko edukiontziak gogorarazten dituzte. Harraskak ziren, tradizionalki arropa garbitzeko erabiltzen zituztenak. Horregatik, koadroak garbitzearen ekintza fisikoa ere oroitarazten du, nahiz eta zaila den gorputzak eta objektuak bereiztea.
Nausikaa sailak lotura lauso bat iradokitzen du: batetik, istorio mitologikoak, eta, bestetik, eguneroko objektuak arruntak —berez erlikia bihurturiko garbitegi bat, esate baterako—. Greziar mitologiarekin liluraturik, Jungwirthek Nausikaa deitu zion sailari, Homeroren Odiseako printzesaren omenez. Egile greziarraren arabera, Nausikaari amets batean agertu zitzaion Atenea jainkosa, eta hondartzatik gertu zegoen garbitegi batean arropa garbitzera adoretu zuen; han zegoela, itsasoan galdutako gizon bat agertu zitzaion biluzik. Nausikaak arropa garbia eman zion, eta aitaren errege-gortera bidali zuen; hara iritsitakoan argitu zen marinela Ulises zela. Nausikaaren eta Ulisesen kontakizuna alde bakarreko amodio baten istorioa da. Ulises atzera Itakarantz abiatu baino lehen, hauxe eskatu zion printzesa gazteak: “Ez ahaztu nitaz, inori baino lehen neuri zor baitidazu zu salbatu izana”.