Martha Jungwirth
Tximua, 2021
Titulurik gabea, Francisco de Goya, Sorginen hegaldia sailekoa, 2022
Iruzkinak
Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa , 2020
- Izenburua:
- Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa , 2020
- Erakusketa:
- Martha Jungwirth
- Gaiak:
- Gizakia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Lerroa | Sinbologia | Animaliak artean | Klima-aldaketa | Australia | Austria | Emozioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Jungwirth, Martha
Australidelphia saileko triptiko handi honetan, Jungwirthek forma irregular eta bortitzak margotu ditu animalia zaurituen eta giza irudien oroitzapena oinarri hartuta. Giza irudiak animaliekin batera aurkeztean, koadroak bi eremuon arteko hurbiltasuna eta interdependentzia transmititzen ditu. Hala, gizakiak maila hierarkiko gailenago batean erretratatu beharrean, animaliak bezain ahul eta penaturik ageri dira hemen. Jungwirthek ulertzen du bi espezieen patua bat bera dela: zoritxarrez eta halabeharrez, gure etorkizunak loturik daudela.
Jungwirthek pandemian bizi izan zuen isolamendu-egoerak zeresan handia izan zuen Australidelphia saila une hartan sortzeko.
“Isolatuta zaudenean, oroitzapenekin jolasean hasten zara (...) Gauza batzuek biziagoak dirudite (...) eta buru-hausgarri baten antzera konektatzen dira”.
Garai hartan jabetu zen Jungwirth egokitu zaigun garaiak ekarri dizkigun alderdi tragiko ugariez. Klima-aldaketaren ondorioak, hondamendi naturalak, pandemiak, ziurgabetasun politikoa... Auzi eta gertaera horietatik guztietatik abiatuta ikus dezakegu, besteak beste, gizakiaren eragina erabateko ezegonkortasun-egoerara eramaten ari dela planeta. Artistak ez ditu irudikatzen gai horiek figurazioaren bidez; aitzitik, berak “lerro-egitura adimentsu” deitzen duen horretara jotzen du, konposizio honetan ikus daitekeen bezala.