Edukira zuzenean joan

Martha Jungwirth

Titulurik gabea, Indesit sailekoa, 1976

Info gehiago

Titulurik gabea, Diru-bilketa sailekoa, 2014

Info gehiago

Iruzkinak

Wanke andrearen erretratua, 1986

Izenburua:
Wanke andrearen erretratua, 1986
Erakusketa:
Martha Jungwirth
Gaiak:
Emakumea artean | Eragin artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Lerroa | Mugimendua | Erretratua eta autorretratua | Austria | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Jungwirth, Martha

Energia dario Wanke andrearen erretratu erdi-abstraktu honi; hala nabari da haren hazpegietan, ile horian eta blusa urdinean, eta bat dator Jungwirthek olio-pintura aplikatzeko baliaturiko bizkortasunarekin. Pintura-marra eta -orban gutxi batzuekin —zirriborro hutsean— modeloaren bizitasuna transmititzen du, baina baita haren hauskortasuna ere. Badirudi artistaren pintzelkada geldigaitzetik sortzen dela erretratua: Jungwirthek hiru bat segundo behar izan zituen modeloaren sudurreko lerroa eta ezkerreko begia iradokitzen dituzten bi pintzelkada moreak emateko. Pintura gorriak aho-ingurua marrazten du; aldiz, aurpegiaren goiko aldean, eskuinetan, begi baten urdina igartzen da. Gainetik, more-ukitu batekin eginda dago bekaina: Wanke andrea mugimendu bete-betean harrapatu izan balu bezala, burua biratzen ari zela. Nolabaiteko tentsioa ageri da artistaren mugimendu-askatasunaren eta modeloaren itxura kontrolatuaren artean; abstrakzioaren eta figurazioaren artean.

Jungwirthek hauxe adierazi zuen bere obrari buruz:

“Koadroa margotze-prozesuan sortzen da. Keinua garrantzitsua da niretzat, baina energia ere sentitzen dut”.

Modeloa paperaren goiko ezkerreko ertzean kokatuta, Jungwirthek ia hutsik utzi zuen gainerako gainazala. Konposizioa zatitzen duten pintura-orban eta koipe-marka batzuk dira salbuespena: nahita edo nahi gabe eginak izanik ere, marka horiek itzala dirudien zerbait ematen diote irudiari, eta horrek sakontasun handiagoa gehitzen dio koadroari.

BESTE ATALAK

Sarrera

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Indesit sailekoa, 1976

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Wanke andrearen erretratua, 1986

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Diru-bilketa sailekoa, 2014

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Nausikaa sailekoa, 2001

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Laurden hutsa, Yemen sailekoa, 2005

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Bihotza bor-bor, Kanbodia sailekoa, 2006

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Spittelauer Lände sailekoa, 1993

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa, 2020

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Armada handia, 2021

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Tximua, 2021

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa , 2020

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Francisco de Goya, Sorginen hegaldia sailekoa, 2022

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Francisco de Goya, Txakurra sailekoa, 2022

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago