Edukira zuzenean joan

Martha Jungwirth

Armada handia, 2021

Info gehiago

Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa , 2020

Info gehiago

Iruzkinak

Tximua, 2021

Tximino bat protagonista duen pintura honetan, Jungwirthek bere estetika definitzen duten koloreekin eta pintura-orbanezko egiturarekin fusionatzen du gaia. Koadroaren izenburuak artistak berak 1980ko hamarkadaren amaieran idatzitako Nire baitako tximua testuari egiten dio erreferentzia. Testuak Jungwirthen lan artistikoaren muina jorratzen du, eta haren edukiaren zati handi bat gaur egungo obrari ere aplika dakioke oraindik.

“(…) nire errealitate piktorikoa pasioz betetzen da, gorputzari, mugimendu dinamikoari lotutako lengoaia da. orban eta trazu koloretsuak harremanen sarean, berezkotasun bat-batekoz, neurgaitzak itsumustuan (…) barne-irudiak azaleratzen dira, baita murgiltzen ere, oraingo hautemateak motrizitatea kontrolatzen du, mugimendua sortzen duten orbanak eta koloreak kontrolatzen ditu (…)”.

Hitz horiek idatzi zituenetik, Jungwirthen pintura-estiloak eboluzionatzen jarraitu du. Soiltasunak, keinuak eta lerroak eginkizun garrantzitsuagoa dute orain haren artean: Jungwirthen lanak lehen baino soilagoak dira, eta berak “energia-zentro” esaten dien eremuak dituzte gainazalean zehar banatuta. Bere sormen prozesuari buruz ari dela, artistak baieztatzen du indarra duen bitartean margotzen duela... zerbait berria osatu duela sentitzen duen arte. Jungwirthek ederki daki noiz dagoen obra bat amaituta edo, aldiz, azken intentsitate-ukitua behar duen. Beti saihesten du bere lanak gainkargatzea.

Jungwirthen kolore-paleta ere aldatu da: gorri-tonalitate bat baino gehiago nabarmentzetik, aukera kromatiko zabalagoa eta askotarikoa izatera igaro da, horia barne. Ildo horretan, adierazi du azkenaldian halako oldarkortasun eta kutsu maltzur bat aurkitzen duela hori-koloreetan.

Jungwirthek prozesu ireki gisa ulertzen du bere pintura; prozesu horretan, ezer ez dago aurrez ezarrita, kristalizatuta edo mugatuta.

BESTE ATALAK

Sarrera

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Indesit sailekoa, 1976

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Wanke andrearen erretratua, 1986

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Diru-bilketa sailekoa, 2014

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Nausikaa sailekoa, 2001

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Laurden hutsa, Yemen sailekoa, 2005

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Bihotza bor-bor, Kanbodia sailekoa, 2006

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Spittelauer Lände sailekoa, 1993

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa, 2020

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Armada handia, 2021

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Tximua, 2021

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa , 2020

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Francisco de Goya, Sorginen hegaldia sailekoa, 2022

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Francisco de Goya, Txakurra sailekoa, 2022

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago