Martha Jungwirth
Titulurik gabea, Spittelauer Lände sailekoa, 1993
Armada handia, 2021
Iruzkinak
Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa, 2020
- Izenburua:
- Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa, 2020
- Erakusketa:
- Martha Jungwirth
- Gaiak:
- Gizakia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Sinbologia | Gertaera historikoak | Animaliak artean | Klima-aldaketa | Australia | Austria | Emozioa | Bidaiak | Antropozenoa | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Jungwirth, Martha
Australidelphia saileko lan honetan, pintura-pintzelkadek eta zipriztinek ahozko hizkuntzaren aurreko mundu arkaiko bat gogorarazten dute; animalien eta ehiztarien labar-pinturak balira bezala, gizateriaren garai ez hain gorabeheratsuetan eginak. Sail honetan, Jungwirthek egungo garaiarekin lotzen ditu historiaurreko irudiak. Klima-aldaketaren ondorioz, gaur egun gizateria da animalien biziraupenaren gaineko mehatxuaren erantzule, eta gizakia da arduradun, orobat, giza espeziearen beraren etorkizunaren aurrean. Pintura honetan, badirudi elkartu egiten direla iragana eta oraina, mitikotasuna eta egungo tragediak. Koadroan zehar, marroiz, grisez eta beltzez zipriztindutako orban arrosek eta gorriek indarkeria eta deskonposizioa iradokitzen dituzte.
Australiak 2019 eta 2020 artean pairatu zituen suteen ondoren hasi zen Jungwirth sail honekin. Gertakari haren ondorioz, hiru mila milioi animalia inguru hil egin ziren edo beren habitatetatik alde egin behar izan zuten. Artistak emozioz hitz egin du hondamendiari buruz...
“Animalia horien guztien heriotza izugarria [izan zen], Australia suntsitu zuten suteek janda. Kutsu apokaliptikoa izan zuen hark guztiak: lehenengo animaliak erretzen dira, eta gero, gizakiak”.
Sute haiek ez ziren izan hondamendi natural hutsa; neurri handi batean, gizakiaren jarduera suntsitzaileak eragindako krisi klimatikoaren ondorioz sortu ziren. Australidelphia Australiako martsupialak izendatzen dituen termino generikoa da. Espezie horietako batzuei apenas aldatu zaizkien ezaugarriak historiaurretik. Izen hori sailaren titulu gisa baliatzean, Jungwirthek gogorarazten digu gaur egun masiboki desagertzeko mehatxaturik bizi direla milaka urtean ia aldaezinak izan diren espezie zahar-zaharrak.