Edukira zuzenean joan

Martha Jungwirth

Laurden hutsa, Yemen sailekoa, 2005

Info gehiago

Titulurik gabea, Spittelauer Lände sailekoa, 1993

Info gehiago

Iruzkinak

Bihotza bor-bor, Kanbodia sailekoa, 2006

Izenburua:
Bihotza bor-bor, Kanbodia sailekoa, 2006
Erakusketa:
Martha Jungwirth
Gaiak:
Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Paisaia | Asia | Emozioa | Sentimenduak | Bidaiak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Jungwirth, Martha

2004ko udaberrian Kanbodia aldean egon eta gero egin zituen Jungwirthek gorri- eta bioleta-tonalitate biziko pintura hauek. Bidaiek bere artea egiteko bultzada berria ematen diote egileari, eta errealitateari aurre egiteko bestelako moduak aurkitzea ere ahalbidetzen diote; paisaia eta inpresio bisual berriak topatzen ditu, eta horiek sorrarazten dituzten emozioak sentitzen. Hain justu, “ihesaldi piktoriko” gisa deskribatzen ditu Jungwirthek bere bidaiak.

Sail honetarako inspirazioa Kanbodiara eginiko bisitatik badator ere, artistak Vienako estudioan margotu zituen lanok, etxera itzuli eta hilabete batzuetara. Argazki digital xumeak estimulu bisual gisa baliatuz, akuarelaren aplikazioari berari utzi zion prozesua gidatzen. Pieza hauetan ez dago ezer figuratiborik: haien asmoa ez da ageriko errealitatea erreproduzitzea. Horren ordez, Jungwirthek ikusi eta sentitu zuenarekiko erreakzioa margotzen du, eta une jakin batean sentituriko emozioak adierazten ditu, bai iraganean Kanbodia aldean bizitakoak, bai oraingoak, estudioan lanean ari dela paperaren aurrean sentitzen dituenak.

Horrelaxe saiatzen da Jungwirth ukiezina jasotzen, eta horrexek ematen dio haren lanari dinamismo- eta asaldura-kutsua. Bizitakoaren iheskortasuna adierazteko eginahal horretan, bizkor, bat-batean eta kontzentratuta margotzen du. Koloreen arteko elkarrekintza erabiltzen du esperientzia eta emozioa transmititzeko, islatzeko eta babesteko. Jungwirthen ustetan, kolorea da berak memoriarekin erlazionatzeko daukan modua. Eta, esperientzia bat kolorearen bidez sintetizatzean, tonuak biziagoak eta sutsuagoak izatea lortzen du.

BESTE ATALAK

Sarrera

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Indesit sailekoa, 1976

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Wanke andrearen erretratua, 1986

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Diru-bilketa sailekoa, 2014

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Nausikaa sailekoa, 2001

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Laurden hutsa, Yemen sailekoa, 2005

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Bihotza bor-bor, Kanbodia sailekoa, 2006

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Spittelauer Lände sailekoa, 1993

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa, 2020

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Armada handia, 2021

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Tximua, 2021

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa , 2020

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Francisco de Goya, Sorginen hegaldia sailekoa, 2022

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Francisco de Goya, Txakurra sailekoa, 2022

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago