Edukira zuzenean joan

Martha Jungwirth

Titulurik gabea, Francisco de Goya, Sorginen hegaldia sailekoa, 2022

Info gehiago

Iruzkinak

Titulurik gabea, Francisco de Goya, Txakurra sailekoa, 2022

Izenburua:
Titulurik gabea, Francisco de Goya, Txakurra sailekoa, 2022
Erakusketa:
Martha Jungwirth
Gaiak:
Heriotza | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Sinbologia | Animaliak artean | Austria | Espainia | Francisco de Goya
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Jungwirth, Martha

Margolan honen behealdean txakur baten irudi abstraktua ageri da, espazio huts handi baten aurrean geldi-geldi. Jungwirthek Francisco de Goyaren Txakurra —edo Txakurra itotzear— lan enigmatikoa gogora ekarrita ekin zion koadro hau egiteari. Goyaren lan hura heriotzaren saihetsezintasunarekin lotu izan da sarritan. Goyaren txakurrak, belarri leunak zintzilik eta aurpegiera itxaropentsuz, konposizioaz haratago begiratzen du: koadroko elementu figuratibo bakarra da. Maisuak dagoeneko agure zela margotu zuen pieza hura, Madril kanpoaldeko La Quinta del Sordon isolaturik bizi zenean. Etxe hartako hormetan pintatu zituen horma-irudi ilunetako bat da, hain zuzen, Txakurra itotzear. Goya hil ondoren, mihisera transferitu zituzten lan haiek, eta Madrilgo Prado Museoko bilduman sartu zituzten.

Jungwirthen koadroa 2022an sortutako sail baten parte da, COVID-19aren pandemiak ekarri zituen konfinamendu-aldi luzeetan pairatu zuen bakardadearen eraginpean egina.

Jungwirthek, bere aurretik beste askok eta askok egin izan duten bezala —hala nola Pablo Picassok, Salvador Dalík, Mark Rothkok edo Arnulf Rainer margolari austriarrak—, paradigma artistikotzat jotzen du Goya: inspirazio-iturri ditu haren ikuspegi pertsonala, aurrez ezarritako ideiak zalantzan jartzeko joera, antzinakoaren eta modernoaren arteko borroka eta lanerako bide berrien bilaketa etengabea. 

BESTE ATALAK

Sarrera

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Indesit sailekoa, 1976

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Wanke andrearen erretratua, 1986

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Diru-bilketa sailekoa, 2014

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Nausikaa sailekoa, 2001

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Laurden hutsa, Yemen sailekoa, 2005

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Bihotza bor-bor, Kanbodia sailekoa, 2006

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Spittelauer Lände sailekoa, 1993

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa, 2020

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Armada handia, 2021

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Tximua, 2021

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa , 2020

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Francisco de Goya, Sorginen hegaldia sailekoa, 2022

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Francisco de Goya, Txakurra sailekoa, 2022

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago