Martha Jungwirth
Wanke andrearen erretratua, 1986
Titulurik gabea, Nausikaa sailekoa, 2001
Iruzkinak
Titulurik gabea, Diru-bilketa sailekoa, 2014
- Izenburua:
- Titulurik gabea, Diru-bilketa sailekoa, 2014
- Erakusketa:
- Martha Jungwirth
- Gaiak:
- Emakumea artean | Interpretazioa | Artistak | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | AEB
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Jungwirth, Martha
Pintzelkada kementsuz eta olio-pinturazko geruza koloretsuz osaturik dago Jungwirthek 2014an egin zuen Diru-bilketa saileko lan bizi hau. Hasieran pintura erabat abstraktua dirudien arren, arreta handiagoz erreparatuz gero, irudiak edo objektuak izan daitezkeen elementuak ikusiko ditugu.
Dirua biltzeko antolaturiko oturuntza batean dotore-dotore jantzitako zenbait emakume erakusten dituen argazki bati erantzunez sortu zuen artistak sail hori. Jungwirthek “buffet-mahaiko bataila-eszena” deitu izan dio argazki hari, eta deigarria egin zitzaion emakumeon janzkera sofistikatuak, funts-biltzaile gisa zuten eginkizunak eta kamerari begiratzean ageri zuten zalantza-aurpegiak eragiten duen kontraesana. Hain justu ere, nolabaiteko antzekotasuna sumatu zuen argazki haren eta Frans Hals Urrezko Mendeko margolari nederlandarraren Haarlemgo zahar-etxeko emakume arduradunak koadroaren artean. Halsen margolanak emakume dirudunez osaturiko talde bat irudikatzen du, guztiak ere fin-fin jantzita, soineko beltzekin eta lepo zuri apainekin. Jungwirthek antzeko kontraesanak topatu zituen argazki hartan eta Halsen obran; bi-bietan, emakumeak ongile onbera gisa edota dama zorrotz, harro eta interesatu gisa hauteman daitezke. Irudi horiek aitzakia gisa baliatu zituen Jungwirthek, hasierako estimulu gisa, Diru-bilketa saileko koadroak egiteko. Artistak berak baieztatua da honakoa:
“Beti dago zerbait zehatza azpian. Niri interesatzen zaidana da nola lortu dezakedan konkretua den gauza bat beste zerbait bihurtzea”.
Diru-bilketa sailean, dirua biltzeko otorduaren zantzuak ez ezik, ikus daitezke Frans Halsen pinturarenak ere: soineko bat, hanka batzuk, ostra bat, begi bat, aho jatun bat eta abar aditzera ematen duten beltz edo arrosa koloreak, esaterako. Badirudi elementu horiek guztiak irudi abstraktutik sortuak direla.