Edukira zuzenean joan

Martha Jungwirth

Bihotza bor-bor, Kanbodia sailekoa, 2006

Info gehiago

Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa, 2020

Info gehiago

Iruzkinak

Titulurik gabea, Spittelauer Lände sailekoa, 1993

Izenburua:
Titulurik gabea, Spittelauer Lände sailekoa, 1993
Erakusketa:
Martha Jungwirth
Gaiak:
Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Oreka | Hiri-eszenak | Eguneko argia | Austria | Viena | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Jungwirth, Martha

Jungwirthek Danubio ibaiaren kanaleko paisaiari begiratzean aurkitu zuen akuarela handi honetarako gaia. Hain zuzen ere, hara ematen zuen Vienako bere estudioko leihoak. Handik ikusten zituen teilatu lauak, gerra-garaiko hegazkinen aurkako hormigoizko dorreak, eta kanalaren beste aldeko trafikoa. Honako pieza hau 1990eko hamarkadaren hasieran margoturiko sail batekoa da; artistak aste gutxitan egin zituen sail horretako hogei koadroak, eta obra honek haren ibilbideko une gailenetako bat markatzen du.

Kolorea aplikatzean, tonuek argiaren eta baldintza meteorologikoen aldaketak islatzen dituzte, egunak aurrera egin ahala sortzen direnak. Jungwirthek bereziki hautematen zituen ikuspegi berak goizean eta iluntzean eskaintzen zituen aldeak. Aldaketa horiek zirela medio, bizkor lan egin behar izan zuen bere inpresioak jasotzeko, eta horrek espontaneotasun-itxura eman zion pinturari.

Jungwirthek adierazi duenez, kasu honetan hegazkinen kontrako Flak dorreak izan zituen abiapuntu, etengabe aldatzen ari den paisaia bateko nukleo estatiko gisa. Puntako orduetako zirkulazioak ere piztu zion interesa; furgonetak eta zabor-kamioiak kodeturik ageri dira, artistaren esanetan, paperezko kakalardoen antzeko koloreekin. Gustukoa zuen elementu horiek eszena desordenatu baten baitan jartzen zuten ordena modukoa, eta beragan eragiten zituzten zirrara sotila eta estimuluak jasotzea zuen asmo. 

Jungwirth bere lanean mundu fisikotik abiatzen den arren, artistak baieztatu du, objektu bat berak nahi duen moduan sortzeko, ezinbestekoa dela ageriko errealitateaz ahazteko gai izatea. Objektu bat errealismo handiegiz irudikatuz gero, edo behar baino pintzelkada bat gehiago emanez gero, artistari iruditzen zaio dena galtzen dela: haren ustetan, margotzea orekari-ariketa bat da.

 

BESTE ATALAK

Sarrera

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Indesit sailekoa, 1976

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Wanke andrearen erretratua, 1986

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Diru-bilketa sailekoa, 2014

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Nausikaa sailekoa, 2001

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Laurden hutsa, Yemen sailekoa, 2005

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Bihotza bor-bor, Kanbodia sailekoa, 2006

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Spittelauer Lände sailekoa, 1993

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa, 2020

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Armada handia, 2021

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Tximua, 2021

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa , 2020

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Francisco de Goya, Sorginen hegaldia sailekoa, 2022

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Francisco de Goya, Txakurra sailekoa, 2022

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago