Martha Jungwirth
Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa, 2020
Tximua, 2021
Iruzkinak
Armada handia, 2021
- Izenburua:
- Armada handia, 2021
- Erakusketa:
- Martha Jungwirth
- Gaiak:
- Gizakia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Materialtasuna | Sinbologia | Animaliak artean | Klima-aldaketa | Egipto | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Jungwirth, Martha
Pintura hau Tutankamon faraoiaren hilobiaren gelaurrean aurkitutako hiru hileta-euskarri zoomorforen argazkian dago inspiratuta, eta aldaketa bat erakusten du Jungwirthen estiloan: figuratiboago bihurtu da, argi eta garbi. Era berean, paperaren gainazala ez da ageri orain arteko obretako askotan bezain beteta. Armada handia hiru animalia-formaren irudikapena da; horien ondoan, odolduriko giza irudiak ageri dira: guztiak daude norabide berean so, beste mundura begira baleude bezala. Jungwirthek lan honetan landuriko ideiak iradokitzen du ezen, etxekotzearen eta ingurumen-aldaketen bidez, gizakiek hondamendia gero eta nagusiago duen mundu baterantz bultzatzen dituztela animaliak.
Pintura hori mundu arkaikoa iradokitzen duten obraz osaturiko sail batekoa da; lan horiek gizakien eta animalien arteko harremana jorratzen dute, bai eta bizitzaren hauskortasuna ere. Jungwirthek berak azaldu duenez:
“Beti sentitu izan dut animaliekiko lotura, eta, niretzat hain garrantzitsua zenez, gaia aztertzea erabaki nuen”.
Martha Jungwirthek hausnarketa pertsonal handiko garai batean egin zituen margolan horiek, pandemia-garaian isolatuta egon zenean eta Australiako sute suntsitzaileak gertatu ondoren, hain zuzen ere. Garai hartan, liluraturik sentitu zen olio-pinturaren materialtasunarekin eta bitarteko horrek eskaintzen zizkion aukera guztiekin. Artistaren helburua zen lotura bat ezartzea, batetik, akuarelaren eta haren jariakortasun eta gardentasunaren artean, eta, bestetik, olio-pinturaren eta haren dentsitate eta kontzentrazioaren artean. Hartu-eman horretan lagungarri gertatzen da Jungwirthek paper gainean margotzen jarraitzea; izugarri gustatzen zaio material hori: paperaren akabera leunari esker, mihise gainean olio-pinturaz margotuta baino arinago aplika ditzake pintzelkadak.