Edukira zuzenean joan

Martha Jungwirth

Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa , 2020

Info gehiago

Titulurik gabea, Francisco de Goya, Txakurra sailekoa, 2022

Info gehiago

Iruzkinak

Titulurik gabea, Francisco de Goya, Sorginen hegaldia sailekoa, 2022

Izenburua:
Titulurik gabea, Francisco de Goya, Sorginen hegaldia sailekoa, 2022
Erakusketa:
Martha Jungwirth
Gaiak:
Emakumea artean | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Sinbologia | Feminismoa | Austria | Francisco de Goya | Sorginkeria | Indarkeria
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Jungwirth, Martha

Bai estilo oparoagatik, bai lantzen dituzten gaiengatik, Jungwirthen hiru margolan hauek oso bestelakoak dira Australidelphia sailaren aldean. Honako hiru piezek, dela kolore-paletagatik, dela jorratutako motiboengatik, artearen historiako irudiak gogorarazten dituzte. Sorginen hegaldia saileko koadrook Francisco de Goya maisu espainiarrak XVIII. mende amaieran sortutako izenburu bereko pinturan dute jatorria.

Goyaren Sorginen hegaldiak hiru sorgin hegalari aurkezten ditu, kapela punta-zorrotz handiak soinean daramatzatela, minez lorrintzen ari den gizon biluzi bat irensten. Azpian ageri diren figurek entzungor egiten diote gertatzen ari denari. Koadroa Goyaren garaiko indarkeriaren eta sineskerien aurkako kritika zorrotza da, baita indarkeria hura aitortzeari edo zalantzan jartzeari uko egiten ziotenen gaitzespen zolia ere.

Goyaren lanak luzaz liluratu du Jungwirth. Alabaina, azken aldian inoiz baino argiago ikusten du maisuaren arteak baduela islarik gure garaiotan. Artistaren beraren hitzetan:

“(...) Goyak behin eta berriz marraztu zuen hondamendia bizi dugu”. 

Hemen, Jungwirthek Goyaren koadroa hartu du abiapuntu gisa, baina ikusmolde garaikidez interpretatu du. Sorginkeria —tradizioaren arabera emakumeei lotutako naturaz kontrako indar gaiztoa omen dena— sakon errotutako ideia baten sinboloa da; emakumeen ahalduntzea gizonentzako mehatxua dela dioen ideiarena, alegia. Lan honetan, formak erdibidean daude figurazioaren eta abstrakzioaren artean: badirudi du txano punta-zorrotzak iradokitzen direla, eta kolore biziek Goyaren koadroko tonuak gogorarazten dituzte, azken horiek itzalixeagoak badira ere.

Sail honi buruz, hauxe adierazi du Jungwirthek:

“Zerk lortu du nigan bizirik irautea eta oraindik ere artega sentiaraztea? Francisco de Goyak; izan ere, haren gaiak ezin hobeto egokitzen dira egun bizi ditugun garaietara”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Indesit sailekoa, 1976

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Wanke andrearen erretratua, 1986

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Diru-bilketa sailekoa, 2014

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Nausikaa sailekoa, 2001

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Laurden hutsa, Yemen sailekoa, 2005

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Bihotza bor-bor, Kanbodia sailekoa, 2006

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Spittelauer Lände sailekoa, 1993

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa, 2020

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Armada handia, 2021

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Tximua, 2021

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Australidelphia sailekoa , 2020

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Francisco de Goya, Sorginen hegaldia sailekoa, 2022

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Titulurik gabea, Francisco de Goya, Txakurra sailekoa, 2022

Martha Jungwirth, Iruzkina, 2024

Info gehiago