Yoshitomo Nara
Egin bidea, jarraitu bidea (Make the Road, Follow the Road), 1990
Aomori Museum of Art
Pentsalari txikia isilik (Little Thinker in Silence), 2016
Pentsalari txikia lorategian (Little Thinker in the Garden), 2016
Bilduma pribatua
Iruzkinak
Borrokan desagertua (Missing in Action), 1999Sally & Ralph Tawil
- Izenburua:
- Borrokan desagertua (Missing in Action), 1999Sally & Ralph Tawil
- Erakusketa:
- Yoshitomo Nara
- Gaiak:
- Haurrak | Artea eta politika | Kolorea | Konposizioa | Sinbologia | Tamaina | Erretratua eta autorretratua | Gizarte-kronika | Vietnamgo gerra | Japonia | Musika | Giza eskubideak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Pintura (pintura akrilikoa)
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Nara, Yoshitomo
1999ko koadro hau izan zen Nararen formatu handiko lehen lanetako bat, baita egin izan duen gorputz osoko erretraturik garrantzitsuenetako bat ere. Gorriminez jantzitako neskatila zurbil eta buru-handi bat erakusten du. Haren begirada zorrotzak, begi-nini berdeek eta almendra-itxurako begiek bereganatzen dute gure arreta. Narak adierazi izan duenez, erretratuan ez litzateke alderik nabarituko, baldin eta gorputz-adarrak trukatuko bagenitu —hankaren tokian besoa, besoaren tokian hanka—, ez baitira horiek interes-fokua.
Nararen obraren muina bere esperientziak, kezkak, lehentasunak eta ideia politikoak dira. Umetan piztu zitzaion bakezaletasuna, berak egindako transmisore baten bidez Far East Network irrati-katea entzunez: irrati hark Vietnamgo gerran Japoniara bidali zituzten estatubatuar soldaduentzat transmititzen zuen. Orduan entzun zuen lehen aldiz 50eko eta 60ko hamarkadetako folk- eta blues-musika, eta orduan aditu zituen lehenbizikoz gerraren aurkako eta eskubide zibilen aldeko kantu aktibistak ere.
Koadro honen izenburua, hau da, Borrokan desagertua, soldadu bat bere zereginak betetzen ari dela desagertzen denean erabili ohi den esapidea da. Kasu honetan, baina, Narak beste ñabardura bat gehitu dio, gerra betean galduriko neskato batekin lotzen baitu.