Yoshitomo Nara
Gauerdiko malkoak (Midnight Tears), 2023
Artistaren bilduma
Bizitza-iturria (Fountain of Life), 2001/2014/2022
Artistaren bilduma
Iruzkinak
Aire-erasoentzako babeslekutik (From the Bomb Shelter), 2017Artistaren bilduma
- Izenburua:
- Aire-erasoentzako babeslekutik (From the Bomb Shelter), 2017Artistaren bilduma
- Erakusketa:
- Yoshitomo Nara
- Gaiak:
- Aurpegia | Haurrak | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Gizarte-kronika | Bizitza | Bigarren Mundu Gerra | Suntsipen atomikoa | Japonia | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Nara, Yoshitomo
Neska bat begira daukagu aire-erasoetatik babesteko gune inprobisatu batetik. Bere begiak zabal-zabalekin eta beso finekin, ahula eta ausarta ematen du aldi berean. Margotutako lerroen soiltasunak kontraste egiten du irudiak transmititzen duen esanahiaren sakontasunarekin. Aire-erasoentzako babeslekutik obra argazki batean inspiratua da; argazki horretan, neska gazte batek irribarre egiten baitio kamerari Nagasakiko babesleku nuklear baten kanpoaldean.
Paper baten atzealdean boligrafoz egindako zirriborro gisa hasi zen Nararen koadro hau. Koadroak ez bezala, marrazkiak neskatoaren zauriak erakusten zituen. Narak, bere ibilbidean zehar, askotariko euskarriak baliatu ditu bere ideiak zirriborratzeko, izan papera, kartoia, egurra edo eskura duen edozer. Ondoren, koadro bihurtzen ditu onenak.
Azken urteetan, Nararen iritzi politikoak nabarmenago ageri dira bere lanean. 2011n Fukushimako istripu nuklearra gertatu zenetik egin dituen piezetan gerraren kontrako jarrera eta energia nuklearrari lotutako arriskuak islatu izan ditu. Haren lanean, inspirazio-iturri izan dira Hiroshimako eta Nagasakiko bonba atomikoetatik bizirik atera ziren haurren trauma erakusten duten zenbait argazki eta film, tartean, 1953ko Hiroshima filma. 1951ko Children of the A-Bomb (euskaraz “Bonba atomikoaren seme-alabak”) liburuan oinarrituriko pelikula horrek bizirik atera ziren haurren kontakizunei jarraitzen die. Bonbak eztanda egin ostean irakasle- eta ikasle-talde batek eta haien familiek bizi izan zutena kontatzen du, eta infernu hura pairatu zuten milaka pertsona agertzen dira bertan estra lanetan.
Koadro hau bonba atomikoa Nagasaki gainera jaurti ondorengo unea irudikatzen duen antzeztutako argazki batean oinarrituta dago. Modeloa bizirik atera zen leherketatik, eta iruditu zitzaidan hor bazegoela egiazko zerbait.
Aire-erasoentzako babeslekutik obrak eta antzeko gaiak jorratzen dituzten beste margolan batzuek bizia hartu dute artearen mundutik kanpo. Tankera horretako lanek kritika politikoa egiten dute, eta aktibistek beren egin dituzte, Nararen irudiak baliatu baitituzte gerraren eta energia nuklearraren aurkako manifestazioetako pankartetan.