Edukira zuzenean joan

Yoshitomo Nara

Pentsalari txikia isilik (Little Thinker in Silence), 2016

Pentsalari txikia lorategian (Little Thinker in the Garden), 2016

Bilduma pribatua

Info gehiago

Nire marrazki-gela (My Drawing Room), 2008

Artistaren bilduma 

Info gehiago

Iruzkinak

Lore hila 2020an birmasterizatua (Dead Flower 2020 Remastered), 2020             Artistaren bilduma

Izenburua:
Lore hila 2020an birmasterizatua (Dead Flower 2020 Remastered), 2020             Artistaren bilduma
Erakusketa:
Yoshitomo Nara
Gaiak:
Aurpegia | Haurrak | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sinbologia | Alemania | Sentimenduak | Bakardadea
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Nara, Yoshitomo

Zutik, bonbilla soil batek argituriko apaindurarik gabeko barrualde batean, neskato bat aurpegia jiratuta ageri da, ezpainetan irribarre makabroa duela. Masail gorrixkak ditu, eta begiak dir-dir; odol-tantak darizkie ahoari eta lorea ebakitzeko baliatu duen zerrari. Lore baten arrastoa du buruan. Neskato bat dirudi, baina haren ekintzek eta hazpegiek helduen igurikimenen aurkako erresistentzia errebeldea adierazten dute.

Koadroaren hondoak bat egiten du neskatoaren larruazal-kolorearekin, eta, hala, existitzen ez den espazio baten ilusioa sortzen du. Neskatilak eta haren ekintzek bereganatzen dute gure arreta, eta horrek inflexio-puntu bat adierazten du Nararen artean. Artistak 1994an margotu zuen lehen aldiz Lore hila, Alemaniako Kolonia hirira bizitzera joan ondotik.

Hondo huts horiek ohikoak egiten zitzaizkidan tokiekiko askapena islatzen zuten. Obra horiek ez ziren sortu besterekiko konfrontaziotik, ezpada neure buruarekiko konfrontaziotik.

Dagoeneko saltzen hasia zen Nararen lana. Eta eraldaketa betean zegoen, bere barne-bizitzaren esplorazio isolatutik ikuspegi irekiago batera igarotzen. Ikusmolde horrekin, bere mundu-ikuskeran parte hartzeko gonbita egiten zien obra behatzen zutenei. 2020an erakusketa batean erakutsi nahi izan zuen Lore hila, baina ez zuenez maileguan hartzerik lortu, hemen ikusgai dagoen bertsio hau margotu zuen.

Bada izenburu bera duen beste koadro bat ere, 1994an sortua, 34 urte nituela. Irudi berbera dute biek. Asko gustatzen zait koadro hura, eta, atzera begirako erakusketa bat dudan bakoitzean maileguan lortzen saiatzen naiz, baina jabeak gutxitan uzten dit. Horregatik, beste bat margotzea erabaki nuen, musika-grabazio bat birmasterizatuko banu bezala. 1994koa ekinaldi bakarrean egin nuen, zalantza batzuk gorabehera. Baina gaur egun naizen margolari honek konponduak ditu garai bateko niak nabaritu ere egiten ez zituen zenbait gauza, hala nola soinu-ihesak, alferrikako hotsak eta muntaketa-ahuleziak, eta horrek egitura sendoko irudia eman du. Tamaina ere handitu nuen. Nola geratu zait, bada, orain dudan adinari dagokion abeskera nire kantu zahar haren gainean?

BESTE ATALAK

Sarrera

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Egin bidea, jarraitu bidea (Make the Road, Follow the Road), 1990Aomori Museum of Art

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Borrokan desagertua (Missing in Action), 1999Sally & Ralph Tawil

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Pentsalari txikia isilik (Little Thinker in Silence), 2016Pentsalari txikia lorategian (Little Thinker in the Garden), 2016Bilduma pribatua

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Lore hila 2020an birmasterizatua (Dead Flower 2020 Remastered), 2020             Artistaren bilduma

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Nire marrazki-gela (My Drawing Room), 2008Artistaren bilduma 

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Basoko neskatoa (Miss Forest), 2010Leeum Museum of Art, Seul

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Hiltzeko gazteegi (Too Young to Die), 2001Rubell Museum, Miami & Washington, D.C.

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Larrialdia (Emergency), 2013Artistaren bilduma

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Blankey, 2012Bilduma pribatua

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Ilargi Zuri andereñoa (Miss Moonlight), 2020Mori Art Museum, Tokio

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Yamako (Mendi-ahizpa / gaztea)  [Yamako (Mountain Sister / younger)], 2019   Artistaren bilduma

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Gauerdiko malkoak (Midnight Tears), 2023Artistaren bilduma

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Aire-erasoentzako babeslekutik (From the Bomb Shelter), 2017Artistaren bilduma

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Bizitza-iturria (Fountain of Life), 2001/2014/2022Artistaren bilduma

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Ur arrosatan (In the Pink Water), 2020Pace Gallery

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Danborra astinduz (Banging the Drum), 2020   Bilduma pribatua

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Gelditu bonbak (Stop the Bombs), 2019Colección JUMEX, Mexiko

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Joey, 2008Artistaren bilduma

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago