Yoshitomo Nara
Danborra astinduz (Banging the Drum), 2020
Bilduma pribatua
Joey, 2008
Artistaren bilduma
Iruzkinak
Gelditu bonbak (Stop the Bombs), 2019Colección JUMEX, Mexiko
- Izenburua:
- Gelditu bonbak (Stop the Bombs), 2019Colección JUMEX, Mexiko
- Erakusketa:
- Yoshitomo Nara
- Gaiak:
- Haurrak | Arte eta iraultza kulturala | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Gizarte-kronika | Bizitza | Vietnamgo gerra | Japonia | Sentimenduak | Mugimendu sozialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Nara, Yoshitomo
Neskatoa —gorrituta eta haserre bizian— guri begira-begira dago, iltze-alfonbra moduko baten gainean. Letagin hori txiki batzuk irteten zaizkio ahotik. Begi ilun salatariak ditu. “Gelditu bonbak” hitzak, ingelesez idatzita, hodei lauso batean ageri zaizkio gainetik.
Obra hau Nararen 2016ko Gelditu bonbak!!! Bakea 68an izeneko marrazkian oinarrituta dago, eta marrazki hori, berriz, John Lennonek eta Yoko Onok 1968ko maiatzean egindako ekintza batean inspiratua da. Bikoteak bi ezkur landatu zituen Coventryko katedralaren ekialdeko eta mendebaldeko lorategietan, Ingalaterran. Ekintza hura Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko bake- eta hurbilketa-mezu gisa sortu zen.
Nire anaia zaharrenak ikasle mugimenduaren belaunaldikoak zirenez, interesa pizten zidaten bakearen aldeko aktibismoak eta ingurumen kontuek, eta adi jarraitzen nien gai horiei. Gainera, ez zitzaidan iruditzen Vietnamgo gerra urrutiko lurretan gertatzen zen zerbait zenik, Japoniako base militarretatik abiatzen baitziren tropa estatubatuarrak. Uste dut eskubide zibilen aldeko mugimenduaren protesta-abestietatik eta gerraren kontrako mugimenduaren rock musikatik edan nuela.
Azken urteotan, Nararen koadrorik politikoenetako batzuek 1960ko hamarkadari, garai hartako protesta-ikurrei eta hippy kulturari egiten diete erreferentzia. Gai horiek lotura dute bere haurtzaroarekin; izan ere, bere inguruko gertakariez zeharo jabeturik zela, ikusi zuen bere bi anaia nagusiak protesta-mugimenduetan sartu zirela.
Orain, are une honetantxe, bonba bat lehertzen ari da munduko bazterren batean. Baina izango da, halaber, mundura oraintxe bertan sortzen ari den bizitza berririk ere. “GELDITU BONBAK!” Horixe sentitzen dut bihotzaren barren-barrenetik.