Edukira zuzenean joan

Yoshitomo Nara

Aire-erasoentzako babeslekutik (From the Bomb Shelter), 2017

Artistaren bilduma

Info gehiago

Ur arrosatan (In the Pink Water), 2020

Pace Gallery

Info gehiago

Iruzkinak

Bizitza-iturria (Fountain of Life), 2001/2014/2022Artistaren bilduma

Izenburua:
Bizitza-iturria (Fountain of Life), 2001/2014/2022Artistaren bilduma
Erakusketa:
Yoshitomo Nara
Gaiak:
Haurrak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Espazioa | Konposizioa | Mugimendua | Sinbologia | Tamaina | Japonia | Oroimena | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Nara, Yoshitomo

Eskultura motordun eder eta malenkoniatsu honetan, malko-jario bat isurtzen da te-katilu batera. Narak pieza hori sortzea erabaki zuenean, erronka bati egin behar izan zion aurre: beira-zuntz zurizko eskultura bat eraikitzea. Material horren gainazal islatzaileak desitxuratu eta alderantzikatu egin dezake artelana ikusten duenaren espazio-sentsazioa. Bereziki zaila izan zen haur-figuraren burua egitea. Hasieran, gorputzik gabeko bola baten tankeran zizelkatu zuen Narak, ardi baten antzeko aurpegiarekin. Zaila zenez eskultura bat buruz osaturiko dorre batetik abiatuta egitea, artistak hainbat antolaera probatu behar izan zituen, baina batek ere ez zuen lortzen berak nahi zuen dinamika espaziala. Azkenean, Bizitza-iturria izeneko eskultura honekin bakarrik geratu zen pozik egindako lanarekin. Prozesuan zehar konturatu zen buruak sigi-sagan pilatuta —hau da, aurpegiak norabide guztietan biratuta— piezak dinamismoa hartzen duela, eta, hala, zernahi angelutatik begiratzeko gonbita egiten duela. Haur-buruek bildots-belarridun txanotxoak dauzkate jantzita, animalia horien xalotasunaren adierazle. Katiluaren tamaina izugarriak haurtzaroko oroitzapenak dakartza burura; esate baterako, barraketako ontzi birakariena. 

Obra honek aurreko beste konposizio batzuk gogorarazten ditu. Ur-azaletik ateratzen diren buru erdi-murgilduek sakonera gutxiko putzuetan zutik dauden figuren pinturak ekartzen dituzte gogora; eskulturaren profil garbiek, berriz, Morikazu Kumagai XX. mendeko margolari abstraktu japoniarraren koadroak. Narak denbora luzez miretsi izan du “margolari eremita” izenez ere ezagutzen den artista hori.

Narak 2001ean sortu zuen obra hau, baina, egonkortasun-arazoak tarteko, berregin egin zuen 2014an.

BESTE ATALAK

Sarrera

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Egin bidea, jarraitu bidea (Make the Road, Follow the Road), 1990Aomori Museum of Art

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Borrokan desagertua (Missing in Action), 1999Sally & Ralph Tawil

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Pentsalari txikia isilik (Little Thinker in Silence), 2016Pentsalari txikia lorategian (Little Thinker in the Garden), 2016Bilduma pribatua

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Lore hila 2020an birmasterizatua (Dead Flower 2020 Remastered), 2020             Artistaren bilduma

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Nire marrazki-gela (My Drawing Room), 2008Artistaren bilduma 

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Basoko neskatoa (Miss Forest), 2010Leeum Museum of Art, Seul

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Hiltzeko gazteegi (Too Young to Die), 2001Rubell Museum, Miami & Washington, D.C.

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Larrialdia (Emergency), 2013Artistaren bilduma

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Blankey, 2012Bilduma pribatua

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Ilargi Zuri andereñoa (Miss Moonlight), 2020Mori Art Museum, Tokio

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Yamako (Mendi-ahizpa / gaztea)  [Yamako (Mountain Sister / younger)], 2019   Artistaren bilduma

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Gauerdiko malkoak (Midnight Tears), 2023Artistaren bilduma

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Aire-erasoentzako babeslekutik (From the Bomb Shelter), 2017Artistaren bilduma

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Bizitza-iturria (Fountain of Life), 2001/2014/2022Artistaren bilduma

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Ur arrosatan (In the Pink Water), 2020Pace Gallery

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Danborra astinduz (Banging the Drum), 2020   Bilduma pribatua

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Gelditu bonbak (Stop the Bombs), 2019Colección JUMEX, Mexiko

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Joey, 2008Artistaren bilduma

Yoshitomo Nara, Iruzkina, 2024

Info gehiago