Yoshitomo Nara
Borrokan desagertua (Missing in Action), 1999
Sally & Ralph Tawil
Lore hila 2020an birmasterizatua (Dead Flower 2020 Remastered), 2020
Artistaren bilduma
Iruzkinak
Pentsalari txikia isilik (Little Thinker in Silence), 2016Pentsalari txikia lorategian (Little Thinker in the Garden), 2016Bilduma pribatua
- Izenburua:
- Pentsalari txikia isilik (Little Thinker in Silence), 2016Pentsalari txikia lorategian (Little Thinker in the Garden), 2016Bilduma pribatua
- Erakusketa:
- Yoshitomo Nara
- Gaiak:
- Haurrak | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Lan-prozesua | Zeramika | Tamaina | Japonia | Emozioa | Sentimenduak | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Nara, Yoshitomo
2016an egindako zeramikazko bi eskultura hauek Koreako haurrek eraman ohi duten hanbok bokgeon txanoen antzekoa burukoak dituzte. Pentsalari txikia lorategian obraren kasuan, burukoa puntan amaitzen da, eta Budaren ushnisha ekartzen du gogora; hau da, Budak buruan daraman turbante edo motots txikia, estatusaren eta jakituriaren sinbolo dena. Begiak itxita eta irribarre gozoa ezpainetan, pentsalari bi-biak dira artistaren lanak izandako bilakaeraren erakusle; izan ere, azken urteetan kutsu bihozberako eszena bareagoak ari da egiten Nara.
2007an, Narak egonaldi bat egin zuen Shigarakin, XII. mendeaz geroztik Japoniako zeramika ekoizpen gunerik garrantzitsuenetakoa den batean. Hantxe hasi zen baliabide horren historia ezagutzen eta buztina lantzen. Hasieran, terapia-modu bat iruditu zitzaion zeramika, pertsonalegia jendaurrean erakusteko. Baina, obra-kopuru nabarmen bat bildu ondotik, prest sentitu zen bere sorkuntzaren alderdi hori ikusgai jartzeko.
Atzera begiratuz, ohartu naiz hamar urte baino gehiago daramadala zeramika-lanak egiten. Lehenik, buztingile-tornua erabiltzen ikasi nuen, eta ontziak eta baxerak egin nituen buztinaren ezaugarriak ulertzeko. Denborarekin, objektu figuratiboak sortzen hasi nintzen, eta gaurdaino jarraitzen dut horretan. Alabaina, une jakin batean utzi egin nion zeramika estaltzeko esmaltea erabiltzeari. Esmaltea aplikatu eta erretzean, piezak eraldaketa ikaragarria jasaten du, eta nik ez dut jarri nahi nire obra kasualitatearen indarraren menpe. Esmaltea aurkitu aurreko garaietan sortutako buztinezko ontzi eta iruditxo zaharren jatorrizko potentziala oso deigarria zitzaidanez, nire piezak bizkotxo-egoera deituko genukeen erara egiten hasi nintzen. Pentsalari txikia isilik izeneko tamaina naturaleko buru hau garai haren hasieran sortu nuen. Ez zen izan aldaketa nabarmenik pieza erre aurretik eta ondoren.
Pentsalari txikia lorategian garai berean egina da. Luzaroan aritu nintzenez pentsatu eta pentsatu landarez inguraturik, sentitu nuen kimuak ateratzen ari zitzaizkidala buruaren goialdetik, landarea banintz bezala. Agian landareek sustraiekin ere pentsatuko dute, ez soilik lurrazalaren gainetik. Horrenbestez, berriro egin nahiko nuke, baina beste forma batekin. Zer forma izango luke, ordea?