Yoshitomo Nara
Bizitza-iturria (Fountain of Life), 2001/2014/2022
Artistaren bilduma
Danborra astinduz (Banging the Drum), 2020
Bilduma pribatua
Iruzkinak
Ur arrosatan (In the Pink Water), 2020Pace Gallery
- Izenburua:
- Ur arrosatan (In the Pink Water), 2020Pace Gallery
- Erakusketa:
- Yoshitomo Nara
- Gaiak:
- Emakumea artean | Haurrak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Japonia | Musika | Bakardadea
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Nara, Yoshitomo
Neska gazte bat bakar-bakarrik ageri da arrosa koloreko ur-putzu batean. Begiak itxita eta bitxilore bat eskuetan, lasaitasun- eta adeitasun-jarrera erakusten du. Irudi hori oso bestelakoa da Narak 1980ko hamarkadaren erdialdetik 2000. urtean Japoniara itzuli zen arte sorturiko obrekin alderatuta; izan ere, azken horietan, badirudi ur sakonetan zutik edo oinak putzuetan sartuta ikusten diren pertsonaiek deitoratu egiten dutela beren isolamendua eta bakardadea.
Bazen koadro bat, jositako oihal-zati zahar batzuen gainean egin nuena. Ez nengoenez pozik emaitzarekin, bastidore batzuk aurkitu eta berriro tenkatu nuen; gero, zuriz inprimatu eta koadro berri bat sortu nuen. Oihal zaharraren testura sendoa zenez berez, modu soilean egin nuen koadroa. Neskatoa, jatorrian, zutik zegoen, baina arrosaz margotu nion hanken gainaldea; hala, ibai arrosa batean kokatu nuen. Normalean ez ditut erabiltzen arrosa eta halako kolore biziak azalera handietan, baina harriturik utzi nuen neure burua. Koadro honetan lanean ari nintzela, Ishigaki uharteko G. Yoko [abeslariak] etxean egindako CD bat entzun nuen, beraz, iruditzen zait tropikoetatik datorrela tonu arrosa ausart hori.
Narak ederki jaso zuen Yokoren uharteko doinuen esentzia. Irudian ageri den neskatoak, begiak itxita, bitxilore bati eusten dio eskuetan, eta bakea eta lasaitasuna helarazten ditu.
2021ean, COVID-19ak eragindako pandemia garaian, G. Yokok Survive albumaren azalean erreproduzitu zuen irudi hori.