Yoshitomo Nara
Gelditu bonbak (Stop the Bombs), 2019
Colección JUMEX, Mexiko
Iruzkinak
Joey, 2008Artistaren bilduma
- Izenburua:
- Joey, 2008Artistaren bilduma
- Erakusketa:
- Yoshitomo Nara
- Gaiak:
- Haurrak | Artea eta politika | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Gizarte-kronika | Marrazkigintza | Bizitza | Alemania | Japonia | Umorea | Musika | Punk | Herri-kultura
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Nara, Yoshitomo
Joey lanak Joey Ramone punk musikari estatubatuarra irudikatzen du, Blitzkrieg Bop abestiko “Hey Ho, Let’s Go” kantatuz. Ederki asko erakusten du Nararen marrazkiek nola jasotzen duten artistaren beraren esentzia, baita bizi duen munduan azpimarragarri iruditzen zaiona adierazteko daukan gaitasuna ere.
Erakusketan ikusgai dauden marrazkiek agerian jartzen dute Narak zer-nolako bilakaera izan duen ia berrogei urteko epean: alde batetik, Alemanian emaniko garaiko lehen zirriborro esperimentalak daude, non bere umetako etxea gogorarazten duten eraikinak edo labanaz eta odolez beteriko mundu mehatxagarriak ageri diren; baina badira, baita ere, umore beltza darien marrazkiak, neska bihurri eta errebeldeak ageri dituztenak; gai politikoak jorratzen dituzten neskatoen irudiak; edo musikari eta kultura herrikoiari erreferentzia egiten dioten piezak.
Marrazkiak berebiziko garrantzia izan du Nararen artegintzan bere ibilbide osoan zehar. Pinturarik finenetan ere, bereziki nabarmentzen da marrazkia. Haren koadroen aurrean, hartu-eman zuzena ezartzen dugu haur-itxurako pertsonaia geldiekin. Bere marrazkien aurrean, berriz, bestela erreakzionatzen dugu: dinamikoagoak izaki, behatzaile huts bihurtzen gara, eta egiten edo pentsatzen ari diren hori ikustera mugatzen gara.
Hasieran, alde handia zegoen Nararen marrazkien eta margolanen artean. Baina, Alemanian zegoela, marrazketa-teknikak pinturara eramaten hasi zen. Ildo horretan, artistak aipatu izan du zeinen garrantzitsuak iruditzen zaizkion marrazkiaren abiadura eta berehalakotasuna:
Marrazkian emozioz zirriborratu dezakezu. Pinturan, ordea, pentsatu egin behar duzu.
Nararen ustez, bere marrazkiek ez dute zerikusirik perfekzioarekin, ezpada erreakzio intuitibo batekin. Bitarteko bat dira, eta gauzak edonork ulertzeko moduan adierazteko aukera ematen diote.