Yoshitomo Nara
Basoko neskatoa (Miss Forest), 2010
Leeum Museum of Art, Seul
Larrialdia (Emergency), 2013
Artistaren bilduma
Iruzkinak
Hiltzeko gazteegi (Too Young to Die), 2001Rubell Museum, Miami & Washington, D.C.
- Izenburua:
- Hiltzeko gazteegi (Too Young to Die), 2001Rubell Museum, Miami & Washington, D.C.
- Erakusketa:
- Yoshitomo Nara
- Gaiak:
- Haurrak | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Zirkulua | Konposizioa | Bakardadea | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Nara, Yoshitomo
Buru biribila, begi handi-handiak eta mahuka luzeegiak dituen neskatxa honek xarmagarria beharko luke berez, baina ez da hala. Xarma orori desafio egiten dio bere jarrerarekin: zutik dago, zigarroa erretzen. Bakardadea eta hondo urdin argia dira neskatoaren aurpegiko begirada oldarkorra leuntzen duten elementu bakarrak. Harrapatuta dagoela dirudi, haurtzaroaren eta helduaroaren bitarteko egoera batean esekita balego bezala.
Obra hau pinturaren eta eskulturaren arteko uztarketa bat da. Nara tankera honetako beira-zuntz indartuzko diskoak egiten hasi zen egungo estudiora joan zenean, Tochigi prefekturako Nasushiobara hirira. Forma biribileko margolan horiei buruz artistak adierazi, “ez da beharrezkoa ertzak izatea”. Pintura horiek artearen historiako antzinako tradizioetan daude inspiraturik. Errenazimentu garaian, Europan oso ezagunak izan ziren tondo izeneko pintura borobilak. Konposizio zirkularrak erdiko pertsonaiengana bideratzen zuen arreta; hondoko eszena, berriz, sinplifikatua izaten zen, edo erabat desagerrarazten zen. Hiltzeko gazteegi obrarekin, Narak irauli egiten ditu garai bateko tondoak, baina, aldi berean, Errenazimentuko bere aurrekoei jarraitzen die, ezabatu egiten baitu hondoko zernahi eszena. Ez da ageri irudia denbora edo leku batean kokatzen duen ezer; aitzitik, badirudi hiru dimentsioko espazio zabal eta anbiguo batean bizi dela. Irudia mugatzen duen markorik gabe, badirudi diskoaren ertzetatik haratago hedatzen dela ingurua eta aretoan barna jarraitzen duela. Hala, gure munduak bat egiten du berearekin.