Yoshitomo Nara
Ilargi Zuri andereñoa (Miss Moonlight), 2020
Mori Art Museum, Tokio
Gauerdiko malkoak (Midnight Tears), 2023
Artistaren bilduma
Iruzkinak
Yamako (Mendi-ahizpa / gaztea) [Yamako (Mountain Sister / younger)], 2019 Artistaren bilduma
- Izenburua:
- Yamako (Mendi-ahizpa / gaztea) [Yamako (Mountain Sister / younger)], 2019 Artistaren bilduma
- Erakusketa:
- Yoshitomo Nara
- Gaiak:
- Haurrak | Argazkigintza | Artistaren estudioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Lan-prozesua | Sinbologia | Erretratua eta autorretratua | Alemania | Japonia | Emozioa | Bakardadea
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Nara, Yoshitomo
Erretratu sinple hau kartoi uhindu gainean dago margotuta. Izenburua, Yamako, makina bat modutan itzul daiteke japonieratik: mendiaren ahizpa, mendiaren ahizpa gazteena, mendien alaba edo mendiaren seme-alabak, batzuk aipatzearren. 2019an, Narak Yamako izan zuen lagun Japonian barna eginiko bidaietan. Noranahi zihoala ere, argazkiak egiten zituen Yamako paisaian txertatuta. Argazkiak atera zizkion taberna eta kafetegietan, musika-emanaldietan, jolasean ari ziren umeekin, soro eta baratzeetan, autobus-geltokietan, golf-zelai batean eta hondartzan. Etengabeko lagun izan zuen Yamako. Argazki horiek Hokkaidon egindako Inor konturatu ez arren, munduak badaki ikusi duzun guztia izeneko erakusketaren gai bihurtu ziren.
Bisitatzen zituen lekuetan Yamakori argazkiak atereaz, Narak ideia bat transmititzen zuen, dela irudi bakoitzean agertzen zen lekuari buruzkoa, dela mundua ulertzeko duen moduari buruzkoa. Egin zizkion argazkien artean, bada bat, bere estudioan hartua, 1980ko hamarkadaren amaieran margotu zuen koadroaren beste bertsio batekin batera agertzen dena. Nararen obraren parte handi batek bezala, Yamakok artistaren iraganean ditu erroak: Alemanian zeukan estudiora garamatza, bakarturik bere adierazpideak miatzen zituen garaietara, alegia.