Palazuelo. Lan prozesua
Sarrera
Psello, 1955 (olio-pintura mihise gainean), Bakardadeak I, 1955 (olio-pintura mihise gainean), Irudia, 1955 (olio-pintura mihise gainean)
Iruzkinak
Aldaketa, 1951 (olio-pintura mihise gainean)
- Izenburua:
- Aldaketa, 1951 (olio-pintura mihise gainean)
- Erakusketa:
- Palazuelo. Lan prozesua
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Kolorea | Lerroa | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Palazuelo, Pablo
1948an, Palazuelo-k Parisen ikasteko beka bat lortu zuen Madrilgo Institutu Frantsesetik. Honela deskribatu zituen bizitasun handiko giro artistikoa topatu zuen hiriburu hartan eman zituen aurreneko urteak:
“Parisa iristean, animatuago sentitu nintzen jarraitzera. Gerra amaitu ondoren berpizten ari zen giroa, bizitasun handia zegoen eta abstrakzioa ere indarberrituta agertzen zen nolabait. Ni ez ninduen mimetismoak bultzatu, ezta gutxiagorik ere, barruan sentitzen nuen premia batek baizik, Kandinsky-k dioen bezala; eta zerbaitek eraman ninduen bide horretatik […]”.
Obra hau, Aldaketa izenekoa, 1951koa da, Palazuelo Parisko giro berri hartan erabat sartuta zegoenean. Urte hartan bertan, uztailean idatzitako eskutitz batean hauxe dio:
“Nire momentu onenetako batean nago (onena alegia) pintatzen hasi nintzenetik. Ez dut besterik egiten egun osoan, jaikitzen naizenetik gaueko bederatziak arte, tartean bi ordu bazkaltzeko hartzen ditudan arren”.
Aldi horretakoak dira erakusketaren sail honetan ikusi ahal izango dituzun beste obra batzuk ere, besteak, beste Konposizio abstraktua, Konposizioa, Udazkenak, Gorria eta Titulurik gabea.
Bi urte geroago, 1953an, Palazuelok James Jonson Sweeney ezagutu zuen, New Yorkeko Guggenheim Museoaren zuzendaria. Eta urtearen amaieran museo horretan egingo zen Young Spanish Artists (Espainiako artista gazteak) erakusketan parte hartzera gonbidatu zuen hark. Palazuelok Aldaketa obra hau aurkeztu zuen erakusketarako, ondoren museoaren bilduma iraunkorrerako eskuratu zutena.