Edukira zuzenean joan

Palazuelo. Lan prozesua

Erdiko beltza, 1965 (olio-pintura mihise gainean), Ómphalo V, 1965-1967 (olio-pintura mihise gainean)

Info gehiago

Monumentu baterako proiektua, 1977 (letoia nikel-bainuarekin)

Info gehiago

Iruzkinak

Zenbakia eta urak, 1978 (gouachea paper gainean), Zenbakia eta urak I, 1978 (olio-pintura mihise gainean)

Izenburua:
Zenbakia eta urak, 1978 (gouachea paper gainean), Zenbakia eta urak I, 1978 (olio-pintura mihise gainean)
Erakusketa:
Palazuelo. Lan prozesua
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta musika | Eragin artistikoa | Geometria | Konposizioa | Lerroa | Marrazkigintza
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Minimalismoa
Teknikak:
Gouache | Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Palazuelo, Pablo

“Espazioa ‘bizi’ da; espazioaren bizitza pentsamenduaren materia da, uren gardentasuna.”

Palazuelo-k obra-sorta bat sortu zuen Zenbakia eta urak izenburupean, musikara eraman ahal izateko asmatutako konposizio geometrikoetan oinarrituta. Musikari lotutako lehenengo marrazkiak berrogeita hamarreko hamarkadaren hasierakoak dira, baina Palazuelok behin eta berriro erabili zuen erlazio hori bere ibilbidearen tarte desberdinetan. Bere marrazkiak musikara eramateko hasierako ideia hura hirurogeiko hamarkadan gauzatu zuen, Parisko Maeght Galerian ezagutu zuen Fréderic Nyst konpositorearekin lankidetzan. Hala, Iannis Xenakis maisuak sortutako tresna elektroakustikoen bidez, Nystek soinutan erreproduzitu zituen marrazkiak.

“Zenbakia eta urak partitura egitura bat da, marrazki geometriko jarraitua eta sistema irekia izateko pentsatua. Gorputz geometriko honek aniztasun antzemangarria biltzen du bere batasunean. Atzematen den une beretik, aniztasun horrek bere transformazioaren modalitateak aditzera ematen ditu, kanpoko edozein interbentziok errespetatu beharko dituztenak.”

1986an, El paseante aldizkariko elkarrizketa batean, pieza hauei buruz hitz egitean hau dio Palazuelok pinturaren eta musikaren arteko hurbiltasunari buruz:

“Askotan, lanean ari naizenean, entzuten ari naizela sentitzen dut. Ondo pentsatuta, ez dut uste nire irudipena denik, gizakiok sustraituta dugun esperientzia edo sentimen bat baizik. […] Beraz, halako batasuna sumatzen da betidanik entzuten denaren eta formaren artean. ‘Ikusmenarekin entzuten baduzu eta entzumenarekin ikusi, bide ziurretik zoaz’, dio zen maisu batek. […] Ikusten dena eta entzuten dena bi alderdi desberdin direla uste dut, baina oso hurbilekoak, gauza beretik sortuak, eta horrexegatik uste dut existitzen direla musika isila eta bakardade soinuduna […]”.

Palazuelok informazio eta inspirazio-iturri etengabea eta jariakorra balitz bezala ikusten du unibertsoa. Ura – bizitzaren sorburua – espazio mugagabea da, “mugarik gabeko ozeanoak”, eta bertan energia horiek batu egiten dira konfigurazio berriei bide eginez.

BESTE ATALAK

Sarrera

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Aldaketa, 1951 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Psello, 1955 (olio-pintura mihise gainean), Bakardadeak I, 1955 (olio-pintura mihise gainean), Irudia, 1955 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Estudio handia I, 1955 (arkatza paper gainean), Estudio handia III, 1957 (arkatza kolatutako paper gainean), Estudio handia IV, 1957-1958 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Mandala,1958 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Uhina, 1959 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Erdiko beltza, 1965 (olio-pintura mihise gainean), Ómphalo V, 1965-1967 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Zenbakia eta urak, 1978 (gouachea paper gainean), Zenbakia eta urak I, 1978 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Monumentu baterako proiektua, 1977 (letoia nikel-bainuarekin)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Tramankulua 2, 1989 (gouachea paper gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Sylvarum / Varia I, 1986 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Zeharkakoa 2. zk., 1993 (arkatza paper gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ametsena VII, 1998 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Paisaia III, 1996 (aluminio igurtzia)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Zeinua VII, 2001 (altzairu herdoilgaitza)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago