Palazuelo. Lan prozesua
Tramankulua 2, 1989 (gouachea paper gainean)
Zeharkakoa 2. zk., 1993 (arkatza paper gainean)
Iruzkinak
Sylvarum / Varia I, 1986 (olio-pintura mihise gainean)
- Izenburua:
- Sylvarum / Varia I, 1986 (olio-pintura mihise gainean)
- Erakusketa:
- Palazuelo. Lan prozesua
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Forma | Kolorea | Lerroa | Marrazkigintza | Kontzientzia | Sentimenduak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Palazuelo, Pablo
Palazuelo-k 71 urte zituenean margotu zuen Sylvarum/Varia I izeneko olio-pintura hau. Ondorengo hamarkadan heldutasun handia nabari da bere lanetan, bere ibilbide osoan zehar artista lantzen aritu zen elementuak sendotuta agertzen direlarik, oso akabera landuekin. Kevin Power arte-kritikariak hau dio ondorengo urte horietako lanek hartu zuten indarrari buruz:
“Palazueloren azkeneko obrek geure baitara hurbiltzen gaituzte misterioa eta sorpresa eragiteko duten ahalmenari esker, misterioak eta sorpresak agerikoak izatea lortzen duten moduari esker. Palazuelok ondo daki gugandik, gizon eta emakume garen aldetik, alderdi hutsalenak bakarrik kontatzen direla, eta gauzarik handiena oraindik kontatzeko dagoela. Bere obrak bizitasun handiko mundua biltzen du, formak barnean dituzten formak, ezagutzera ematen diren esanahiak, errebelazio antzeko bat. […] Marrazkia Palazueloren kontzientziaren alde guztietan eragiten dela susmatzen dut, marrazkiak haragitzeko erabilitako ADN kodea bere bizi-ereduari dagokion kodea baita; pentsamendua eta sentimendua ez ezik erraietako eta muskuluetako adimenak ere eragiten dira. […] Palazueloren obra pentsatu, sentitu eta esaten denaren edo oldarki esan nahi den horren ezkutuko esentzia eraldatzailean barneratzen da.”