Edukira zuzenean joan

Palazuelo. Lan prozesua

Aldaketa, 1951 (olio-pintura mihise gainean)

Info gehiago

Estudio handia I, 1955 (arkatza paper gainean), Estudio handia III, 1957 (arkatza kolatutako paper gainean), Estudio handia IV, 1957-1958 (olio-pintura mihise gainean)

Info gehiago

Iruzkinak

Psello, 1955 (olio-pintura mihise gainean), Bakardadeak I, 1955 (olio-pintura mihise gainean), Irudia, 1955 (olio-pintura mihise gainean)

Izenburua:
Psello, 1955 (olio-pintura mihise gainean), Bakardadeak I, 1955 (olio-pintura mihise gainean), Irudia, 1955 (olio-pintura mihise gainean)
Erakusketa:
Palazuelo. Lan prozesua
Gaiak:
Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Kolorea | Lerroa | Paris
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Palazuelo, Pablo

Psello, Bakardadeak I eta Irudia obrak, tonu okre eta gorriengatik antzemango dituzunak, 1955ekoak dira eta Pablo Palazuelo-k Parisen egin zuen lehenengo bakarkako erakusketan jarri zituzten ikusgai Maeght Galerian. Fama handiko galeria zen ordurako, besteak beste, Chagall-en, Braque-ren, Miró-ren edo Calder-ren erakusketak egin izan zituena. Aimé eta Margueritte Maeght ziren bertako zuzendariak, eta garai hartan funtsezko babesa izan ziren Palazuelorentzat. Urte haietako bere lanetan lur-koloreak dira nagusi, zuriaren eta beltzaren gainean jarrita. Geroago, Palazuelok horia gehitu zuen eta oinarrizko lau kolore horiek (zuria, beltza, gorria eta horia) berde eta urdin koloreekin konbinatu zituen zenbaitetan, zorroztasun kromatikoa arinduz.

1976ko elkarrizketa batean hauxe zioen Palazuelok aldi horri buruz:

“Nire obraren hasierako aldi hartan lur-koloreak eta grisak nagusitzen dira. Garai hartan (“Bakardadeakizeneko lan-sorta) tentsio handia bizi zuen nire irudimenak… Irudimenak berak sorrarazten zuen koloreak nahastearen borroka hura, seguru. Kolore lohiak eta hitsak ziren, eta tarteka distiraren bat sortzen zen, egunsentia hasten denean bezala.

Obra-sorta hau margotu zuen garai hartan, Palazuelo berezko hizkuntza garatzen hasi zen bere ahalbideak sakonetik aztertu nahian marrazki ugari eginez. Parisko bere estudioan, hark zuen kezka sortzailea premiazko beharra bilakatu zen, egun osoan zehar etengabeko bilaketa-lanean aritzera eramango zuena. Hala, agerkunde antzeko bat izan zen bilaketa-lan horren emaitza, 1982an Arte Ederretako Urrezko Domina jaso zuenean artistak berak El País egunkarian azaldutakoaren arabera:

“Azkenean, egun batean, […] nire aurrean zerbait zabaltzen hasi zela sumatu nuen. […] 1952an gertatu zen, eta horrek are eta manipulazio eta esperimentu grafiko gehiago egitera eraman ninduen, are eta indar eta arreta handiagoaz gainera. […] Koadro dezente suntsitu nituen garai hartan, eta lan-sorta bat besterik ez nuen salbatu, Bakardadeak izenburua eman nien koadroak, alegia. Koadro horiek agerian uzten zuten etengabeko borroka, baina baita prestakuntza-prozesua ere, nirea osorik zen zerbait balitz bezala ikusten nuena.

BESTE ATALAK

Sarrera

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Aldaketa, 1951 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Psello, 1955 (olio-pintura mihise gainean), Bakardadeak I, 1955 (olio-pintura mihise gainean), Irudia, 1955 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Estudio handia I, 1955 (arkatza paper gainean), Estudio handia III, 1957 (arkatza kolatutako paper gainean), Estudio handia IV, 1957-1958 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Mandala,1958 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Uhina, 1959 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Erdiko beltza, 1965 (olio-pintura mihise gainean), Ómphalo V, 1965-1967 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Zenbakia eta urak, 1978 (gouachea paper gainean), Zenbakia eta urak I, 1978 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Monumentu baterako proiektua, 1977 (letoia nikel-bainuarekin)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Tramankulua 2, 1989 (gouachea paper gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Sylvarum / Varia I, 1986 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Zeharkakoa 2. zk., 1993 (arkatza paper gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ametsena VII, 1998 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Paisaia III, 1996 (aluminio igurtzia)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Zeinua VII, 2001 (altzairu herdoilgaitza)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago