Edukira zuzenean joan

Palazuelo. Lan prozesua

Ametsena VII, 1998 (olio-pintura mihise gainean)

Info gehiago

Zeinua VII, 2001 (altzairu herdoilgaitza)

Info gehiago

Iruzkinak

Paisaia III, 1996 (aluminio igurtzia)

Izenburua:
Paisaia III, 1996 (aluminio igurtzia)
Erakusketa:
Palazuelo. Lan prozesua
Gaiak:
Artea eta pertzepzioa | Arkitektura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Lerroa | Mugimendua | Materialak
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Palazuelo, Pablo

“Azken urte honetan metalean egin ditudan paisaia-eskulturak beste paisaia batzuk aurkitu eta eraikitzera eraman nauen asmoaren emaitza dira, paisaia naturalek bezala, aldi edo momentu bakoitzean sentsazio desberdinen ikuspegi osatua aditzera eman ahal izateko. Beraz, paisaia horiek berriak dira bidaiariarentzat edo ibiltariarentzat, urrunetik, goitik, edo galdu ahal izateko edo bere buruarekin aurkitu ahal izateko barne-eremuak segituz behatzen dituen horrentzat.”

Palazuelo-k pintore izan nahi zuen betidanik, baina geometriak eragin zion interes horrek eraman zuen arkitektura ikastera, lehenik Madrilen eta geroago Ingalaterran, Oxford Unibertsitatean. Dena den, Gerra Zibila sortu zenean arkitekturako ikasketak baztertu eta Espainiara itzuli zen. Gerra garaian pilotu izan zen eta gerra amaitzean pintatzeari ekin zion buru-belarri.

Arkitekturako ikasketa haiek eragin handia izan zuten geroago bere nortasun artistikoan:

“Artea erlijioaren eremuaren inguruan sortu zen, hedadura magikoarekin nahasten da, baina beti dago teknika bati lotuta, ez dago arterik teknikarik ez badago. […] Gero eta gehiago jabetzen naiz horretaz; arkitekturan asko nabaritzen da, arkitektura eta ingeniaritza gauza bera dira, makinak izugarri ederrak dira, eskultura modernoak nahiko lukeen zerbait. Azkenean oso sinbiosi positiboa eta orekatua gertatuko da, batera jaio ziren zientziaren eta artearen artean emaitza zoragarriak ekarriko dituena”.

Izan ere, bere eskultura asko goitiko “plano arkitektoniko” antzeko bat dira, norabide guztietatik zabaltzen direnak.

“Batzuetan marrazki-zatiak erabiltzen ditut, koadro baterako egin izan nituenak, eta itsu-itsuan mozten ditut. Moztu eta paper arruntaren gainean eransten ditut. Orduan, aluminio-orri fin-fin batekin lan egiten dut – paper-orria bezain fina–, erraz mozteko aukera ematen didalako. Oso tarteka bakarrik, soldadura pixka bat ere erabiltzen dut gune jakin batzuk finkatzeko. [...] Pisu arinaren oximoronak Cecil Balmond ingeniari handia eta hark emandako ikasbidea gogorarazten dit, hau da: eraikuntza baten egonkortasuna neurri batean bere arintasunaren bitartez lortu daitekeela, dardarak eta bibrazioak xurgatzeko ahalmena ematen diolako”.

Bere eskulturek aparteko sentsazioa sorrarazten digute, arintasun-sentsazioa eta dinamismo eta mugimenduarena (bizitzaren eta materiaren mugimendua, bere obraren beste konstante bat, geometriarekin eta ordenarekin batera) bereizgarri dituzten irregulartasun espazialen bidez.

Mugimendu geldiaren pertzepzioa eskultura baten pertzepzio sakonaren osagai da. Planoaren gainean, bi dimentsioko egitura, benetan eskultura bada, eta arretaz begiratuz gero, mugitu egiten da nahitaez.”

BESTE ATALAK

Sarrera

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Aldaketa, 1951 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Psello, 1955 (olio-pintura mihise gainean), Bakardadeak I, 1955 (olio-pintura mihise gainean), Irudia, 1955 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Estudio handia I, 1955 (arkatza paper gainean), Estudio handia III, 1957 (arkatza kolatutako paper gainean), Estudio handia IV, 1957-1958 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Mandala,1958 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Uhina, 1959 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Erdiko beltza, 1965 (olio-pintura mihise gainean), Ómphalo V, 1965-1967 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Zenbakia eta urak, 1978 (gouachea paper gainean), Zenbakia eta urak I, 1978 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Monumentu baterako proiektua, 1977 (letoia nikel-bainuarekin)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Tramankulua 2, 1989 (gouachea paper gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Sylvarum / Varia I, 1986 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Zeharkakoa 2. zk., 1993 (arkatza paper gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ametsena VII, 1998 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Paisaia III, 1996 (aluminio igurtzia)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Zeinua VII, 2001 (altzairu herdoilgaitza)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago