Edukira zuzenean joan

Palazuelo. Lan prozesua

Mandala,1958 (olio-pintura mihise gainean)

Info gehiago

Erdiko beltza, 1965 (olio-pintura mihise gainean), Ómphalo V, 1965-1967 (olio-pintura mihise gainean)

Info gehiago

Iruzkinak

Uhina, 1959 (olio-pintura mihise gainean)

Izenburua:
Uhina, 1959 (olio-pintura mihise gainean)
Erakusketa:
Palazuelo. Lan prozesua
Gaiak:
Eragin artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Lerroa | Paris
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Palazuelo, Pablo

1959ko mihise gaineko olio-pintura honek Onde izena du, eta Parisko Maeght Galerian ondoren izan zuen bakarkako beste erakusketa batean Palazuelo-k aurkeztu zituen beste hogeita zortzi obrarekin batera, bere lanean gertatutako aldaketa nabarmena adierazi zuen. Erakusketari buruz Goya aldizkarirako idatzitako testu batean hauxe zioen Julián Gallego arte-kritikariak: “Nola hitz egin Palazueloz eta bere pintura isilaz? […] Bere erakusketak zirrara handia sorrarazten du; baliteke egin dituenetatik sendoena izatea. […] Palazuelok berezko [hizkuntza] du, eta dirudiena baino bereziagoa da”.

Palazueloren “berezko hizkuntza” hori bere hasierako etapako lanetatik urruntzen da. Lan haiek askoz ere formalistagoak ziren eta beste artista batzuen eragina jaso zuten, Klee-rena, adibidez. Berrogeita hamarreko hamarkadaren bukaeran, artista formalismo horretatik aldentzen hasi zen naturatik gertuago dagoen geometria aztertzeko, ez hain perfektua eta organikoagoa. Artistak berak zioen berak ez dituela formak asmatzen, aurkitu baizik. Hala, formari atxikita agertzen hasten da kolorea:

“Kolorea forma da … […] Argia, hau da, materia, beste materia batekin jolasean, batzuetan bera baino trinkoagoa eta beste batzuetan bera bezain trinkoa ez den beste materia batekin. Materiarekin jolasean ari den argia, materia hori ere. Hori dira koloreak”.

Puntua eta lerroa bezala, kolorea konposizioetan hasiera-hasieratik agertzen den osagaia da, geroago eransten den zerbait izan beharrean. Osagai guztiek dute garrantzi bera artista honek konposizioari buruz duen ikuskeran:

“Konposizioa, izan ere, osatzea da. Konposizioa … […] artista bati emandako espazioa banatzea da, eskulturarako edo arkitekturarako espazio erreala, marrazkirako edo pinturarako bi dimentsioko espazio planoa… espazio horri forma ematea da, forma dinamikoa eta bizitasun handikoa, oreka estatikotik urrun, horixe da niretzat konposizioa.”

BESTE ATALAK

Sarrera

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Aldaketa, 1951 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Psello, 1955 (olio-pintura mihise gainean), Bakardadeak I, 1955 (olio-pintura mihise gainean), Irudia, 1955 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Estudio handia I, 1955 (arkatza paper gainean), Estudio handia III, 1957 (arkatza kolatutako paper gainean), Estudio handia IV, 1957-1958 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Mandala,1958 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Uhina, 1959 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Erdiko beltza, 1965 (olio-pintura mihise gainean), Ómphalo V, 1965-1967 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Zenbakia eta urak, 1978 (gouachea paper gainean), Zenbakia eta urak I, 1978 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Monumentu baterako proiektua, 1977 (letoia nikel-bainuarekin)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Tramankulua 2, 1989 (gouachea paper gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Sylvarum / Varia I, 1986 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Zeharkakoa 2. zk., 1993 (arkatza paper gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Ametsena VII, 1998 (olio-pintura mihise gainean)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Paisaia III, 1996 (aluminio igurtzia)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago

Zeinua VII, 2001 (altzairu herdoilgaitza)

Palazuelo. Lan prozesua, Iruzkina, 2007

Info gehiago