Edukira zuzenean joan

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak

Sarrera

Info gehiago

Alexander Rodchenko, Ama (1924)

Info gehiago

Iruzkinak

Alfred Stieglitz, Eskuak titarearekin (1920)

Izenburua:
Alfred Stieglitz, Eskuak titarearekin (1920)
Erakusketa:
Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak
Gaiak:
Eskuak | Bildumagintza | Edertasuna | New York | Georgia O'Keeffe | Henry M. Buhl | Erotismoa
Mugimendu artistikoak:
Abangoardia
Artelan motak:
Argazkia
Aipatutako artistak:
Stieglitz, Alfred

Argazki ezagun honek modu ezin hobean gorpuzten du erakusketa honen gaia, eta Buhl Bildumaren ikur bihurtu da. Alfred Stieglitz-en argazki honek Georgia O’Keeffe talentuzko artista gaztearen eskuak erakusten dizkigu. Stieglitz oso pertsona esanguratsua izan zen New Yorkeko abangoardiaren hastapenetan. Henry M. Buhlek 1993an erosi zion argazki hau O’Keefferen idazkaria izandako lagun bati. Argazki horrek zirrara handia sortu zion, ezen bere argazki-bilduma paregabea giza eskuen inguruko irudiekin osatzea erabaki baitzuen.

Eskuak titarearekin Stieglitzek 1917an hasi zuen irudi seriearen argazkirik ikusgarrienetakoa da. Irudi serie hori O’Keefferen omenezko erretratu-muntaia zen. Hainbat lotura konplexu eta paradoxiko ekartzen dizkigu gogora. Irudiaren indarrik handiena erotikotasunaren eta kastutasunaren artean sortzen den jokoan datza. Eskuek izan ohi duten etxetiar kutsuaz bestera, irudi honetan konnotazio lizunak iradokitzen dituzte. Hain zuzen, goratuta dagoen hatz luzea gorantz zuzentzen da, eskuineko eskuko erpuruak eta hatz erakusleak eratzen duten zirkulu beltzerantz. Artistaren eskuak gogotsu ari dira lanean, baina ehun leunaren kontra sortzen dituzten arabesko dotoreek konposizio apaingarria sortzen dute. Horrela, artista modeloa ere badela adierazteaz gain, Stieglitzen begiradaren nahiz mirespen estetikoaren objektua direla ere nabarmentzen da. Argazkigintzaren zientifikotasun zintzoak erakarri zituen erakusketa honetako beste argazkilari batzuk. Stieglitzek, aldiz, argazkiek ederrak izan behar zutela uste zuen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Alfred Stieglitz, Eskuak titarearekin (1920)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Alexander Rodchenko, Ama (1924)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Eliott Erwitt, Nixon lehendakariordea eta Khruschev, Sobietar Batasuneko lehen ministroa, “sukaldeko eztabaida” egiten, Ameriketako Estatu Batuetako erakusketan, Moskun (1959)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Argazkilari ezezaguna, IOOF Logia Handi Subiranoa (1890eko hamarkada)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Man Ray, Izpigrama, eskuarekin eta arrautzarekin (1922)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Herbert Bayer, Metropolitar bakartia (1932)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Bruce Nauman, Hologrametarako estudioak (a‑e) (1970)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Paul McCarthy, Eskuineko eskua (Propo seriea), 2001

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Gregory Crewdson, Titulurik gabea (1995)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

William Henry Fox Talbot, “Napoleon Bonaparteri Oda” laneko ahapaldia, Lord Byron-ek eskuz idatzia (1840ko apirilaren 4a baino lehen)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

El Lissitzky, Eraikitzailea (1924)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Barbara Kruger, Titulurik gabea (1985)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Gabriel Orozco, Nire eskuak nire bihotza dira (1991)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Andreas Gursky, Maiatzaren lehena, II (1998)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago