Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak
Alfred Stieglitz, Eskuak titarearekin (1920)
Eliott Erwitt, Nixon lehendakariordea eta Khruschev, Sobietar Batasuneko lehen ministroa, “sukaldeko eztabaida” egiten, Ameriketako Estatu Batuetako erakusketan, Moskun (1959)
Iruzkinak
Alexander Rodchenko, Ama (1924)
- Izenburua:
- Alexander Rodchenko, Ama (1924)
- Erakusketa:
- Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak
- Gaiak:
- Argazkigintza | Artea eta gizartea | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Erretratua eta autorretratua | Errusiako Iraultza | Errusia
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Konstruktibismoa
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Rodchenko, Alexander
Alexander Rodchenko abangoardiako artistarik berritzaileenetarikoa eta garrantzitsuenetarikoa izan zen 1920ko hamarkadan, sobietar Errusia berrian. 1917ko Iraultzaren ildotik, Errusian artea modu ikusgarrian biziberritu zen, eta Rodchenkok zeresan handia izan zuen garai hartan. Artista emankorra izan zen, eta iragarkiak, aldizkarien azalak, horma-irudiak, filmetako platoak eta altzariak diseinatu zituen. Argazkiak eta argazki-muntaiak ausardiaz erabili zituen, eta modu indartsuan eta berehalakoan komunikatzeko zuten gaitasuna aztertu zuen.
Argazki honetan uztartzen dira, batetik, Errusiako Konstruktibismoari dagokion objektibotasuna eta, bestetik, modeloaren eta argazkilariaren arteko intimitatea; izan ere, irudiko andre zaharra Rodchenkoren ama da.
Erretratua 1924an egin zuen, eta bere lehen argazkietako bat izan zen. Rodchenkoren amak betaurrekoen leiarretako bati eusten dio, irakurtzeko. Garai horretan, Errusian, analfabetismoa oso zabalduta zegoen. Hala, bada, iraultzarekin batera kanpaina bat abiarazi zen, langileak alfabetatzearren. Daraman buruzapiak eta haren esku eta aurpegi higatuek bizitzan lan fisiko gogorra egin zuela iradokitzen dute. Hala ere, Rodchenkoren erretratuak amaren gogo-kontzentrazioa nabarmentzen du, hots, irakurtzerakoan jartzen duen arreta.
Argazki honetan argi ikus daiteke, argazkiaren negatiboa hurbiltzeak efektu dinamikoak sortzen dituela. Rodchenkok, nahita, kanpoko beste xehetasun guztiak baztertu zituen, bai eta ama irakurtzen ari zena ere; arreta amak bakarrik beregana zezan.